Berriak

Berriak

2018-09-11Hondarkinen bilketa erreformaren lehen emaitzak

2017ko seihilekoarekin alderatuz, etxeko hondarkinen zamaren joera alderantzizkoa da: %23 hondarkin larri gutiago! Honela, 2017an biztanle bakoitzak 23 kilo etxe-hondarkin ezartzen zuelarik edukiontzietan, 15 kilo baizik ez du ezartzen urte bat berantago.

Herritarren indarrei esker, etxeko hondarkinen tona kopurua apaldu da, eta hondarkin birziklagarrien tona kopurua goiti joan da. Jende gehiago etorri da hondarkintegietara (adibidez Baigorriko hondarkintegian %21 sartze gehiago izan dira apiril erditsutik). Horrek erakusten du parte hartze handiagoa bereizketan eta beraz hondarkinen balioztatzean. Hondarkin bakoitzak bere lekua hobeki atxematen du !