Berriak

Berriak

2018-04-12Hondarkintegi berri bat zure zerbitzuko

Donazaharreko hondarkintegi berriak errezibituko zaitu 2018ko apirilaren 18tik (asteazkena) goiti, Buztintzeko hondarkintegia ordezkatuko du. Buztintzekoak bere ateak hetsiko ditu 2018ko apirilaren 14an, larunbatarekin 17:00etan, eta lekualdaketako kaia bilakatuko da. Ekipamendu batzuen lekuz aldatzeko bi hondarkintegiak hetsiak izanen dira apirilaren 16an, astelehen arratsaldearekin. 

Hondarkintegi berria modernoago, zabalago eta seguruago izan nahi du: hondarkinak lurrean uzten dira, kaiak desagertu dira. 933. Departamenduko bidean kokatua da.
Partikularrak eta profesionalak errezibitzeko baldintzak ez dira kanbiatzen.
Haatik aldatzen ez den gauza: erabiltzaileek hondarkinak utzi aitzin berexi behar dituzte.

Donazaharreko hondarkintegiaren tenoreak Buztintzeko berak dira :
    
ASTELEHENA 14:00 - 17:00
ASTEAZKENA  9:00 - 12:00 14:00 - 17:00
OSTIRALA 14:00 - 17:00
LARUNBATA 9:00 - 12:00 14:00 - 17:00

Besta egunetan hondarkintegiak hetsiak dira.