2017 | 2018 IKUSGARRI SASOIA

Azken eguneratzea 2017/8/28(e)an

Sormen gaitasuna …

Ortzadarreko zortzigarren kolorea, dena alda dezakeen argi izpia !

Sasoi berria sormenarena izanen da : 3 sorkuntza aurkezten dizkizuegu baita sorkuntza egonaldiak hilabete batez, partaidetza berriak eta mugazgaindiko ekintzak !

Ez pentsa gaitasun hau artistei dagokiola. Bakotxak beregana dezake edo hobe beregan dauka, molde desberdinez adieraziz, lanean, etxean, aisialdi denboretan… Honentzat ikasketa haundien egitea ez da derrigorrezkoa, behar da kurios izan, inguru giroari eta besteeri adi egon, emozioeri bidea ideki …

Baxe Nafarroa Herri Antzokiak gako batzu proposatzen dizkizu ikusgarri desberdineri esker izan Dantza, Zirko, Musika edota Antzerki arloko sorkuntzei esker.

Beraz, zentzuak ideki eta ausart hadi !

Bruno Carrère
Kontseilari delegatua Kultur partaidetzak, Arte erakaskuntza eta Kultur ondarea

Telekargatze ( 3.7 Mb)