Baigorri-Garaziko Herri Elkargoa 2002ko abenduaren 20an sortua izan da Prefeturaren agindu baten bidez.
Lurraldeko auzapezen arteko gogoeta luze baten emaitza da. Etxeko hondarkinen kudeatzeko jada SIVOM edo helburu anitzeko herriarte sindikatu batean bilduak, hautetsiek haien ekintzen gehiago batzeko beharra senditu eta Baigorri Garaziko Herri Elkargoa sortu dute.
63 000 hektareko zabalera batekoa, 30 herrietan (19 Garazin eta 11 Baigorrin) 12 300 bizilagun bilduz, lurraldeak bizi-eremu bakar bat osatzen du.
Aktibitate ekonomikoa, laborantzan oinarritua, bi herri nagusien inguruan antolatzen da hots Baigorri eta Donibane Garazi. Eskulangintza merkataritzari lotu enpresak 600 baino gehiago dira ; turismoa aktibitate inportante bat da.
Beharrezko gaitasunez jantzia bainan sustut “berriez” tokiko hautetsiendako hala nola aktibitate ekonomikoaren garapena eta lurralde antolaketa, Herri Elkargoa gainerateko sail frangotaz, erran nahi baita herritarrer zuzendu zerbitzuekin edo kultura, kirola eta ingurumenarekin zer ikusia duten ekintzetaz, arduratzen da.
Gure webgunean barna ibiliz, gure funtzionamendua, gure gaitasun guziak, gure proiektuak, hautetsiak, talde administratibo eta teknikoa eta gure buxeta deskubrituko dituzu.
Nabigazio on eta milesker gure lurraldeari erakusten diozun interesagatik.
Lehendakaria
Jean Michel GALANT






