Legak Herri Elkargoeri baitezpadako eskumenak emaiten dazko – horiek garapen ekonomikoari edo lurraldearen antolaketari lotu egintzak dira. Beste sail batzuetako egintzak aukerazkoak edo hautuzkoak diren eskumenetan sartzen dira.
Baitezpadako eskumenak
Eremuaren antolaketa
- Lurralde koherentzia eskema (SCOT).
- Ondare guneen begiratze eta zaharberritze lanendako diru-laguntzak.
- Herri Elkargoko perimetroan, Errobiko urmaeleko erreken zaharberritzea eta zaintzea, Ingurumenari buruzko Kodearen L211-7 artikuluak aintzinikusi bezala, denen oneko deklarapen (DIG) prozesu baten barnean ; obrak hauek izanik :
- Ur-bazterreko eta oheko landareen zainketa ;
- Dinamika hidraulikoaren laguntza ;
- Errobiren eta bere ibaiadarren funtzionamenduari buruzko sentsibilizazioa
- Tokiko ibilaldi plana – P.L.R.
- Hektare bat baino gehiagoko (1 ha) hitzartu antolaketa eremuen sortzea eta kudeaketa.
Elkargo guzia interesatzen duten garapen ekonomikoko egintzak
- Hektare bat baino gehiagoko aktibitate eremuen sortzea eta kudeaketa
(Ofizialeenak, industrialak edo merkaritzakoak) Elkargoak hein horren azpiko azalera bateko aktibitate eremuen sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna ukanen du, hunkitua den Herriko Kontseiluak argiki galdegiten baldin badu. - Geldialdi eraikuntza batzuen eta Enpresa mintegien sortzea eta kudeaketa
- Enpreseri laguntza
• Lanaren gelditzen ari diren enpresen erroldatzeko tokiko behatoki baten antolaketa,
• Merkataritza ganberekin partaidetzan, berriz hartze txostenen osaketako eta jarraikipeneko laguntza,
• Enpreseri kontseiluak ; - Lurraldearen garapen ekonomikoaren inguruko azterketak
- Garapen horretan parte hartzen duten kontratuen negoziaketa eta transmisioa (P.C.D., O.R.A.C., LEADER +)
- Mugaz gaindiko eragiketen inguruko azterketak;
- Elkargo mailako Turismo bulego bat sortuz promozio turistikoa.
Aukerako eskumenak
Ingurumenaren geriza eta baloratze
- Etxeko hondarkinen eta idurikoen bilketa eta tratamendua ;
- Saneamendu ez kolektibo sistemen (S.P.A.N.C.) zainketa eta berriztatzea
Etxebizitza eta bizi ingurumena politika
- Etxebizitzen Hobekuntza Operazio Programatua (OPAH)
- Etxebizitzeri buruzko tokiko azterketa eta gauzatze programa (P.L.H.) hunkituak diren Herriekin
Hautuzko eskumenak
Ekintza soziala
- Jendeeri zuzendu zerbitzuak : etxerat laguntza, garbiketaria, eguneko zaintzailea, bizi laguntzailea,...;
- Apairu ekartzea etxerat;
- Gazteen aldeko zerbitzua;
- Herriko Eszena baten apailatzea eta obratzea, ikuskizun biziak ekoiztuz eta hedatuz
- Egintzen koordinakuntza zerbitzu baten antolatzea tokiko hezkuntza kontratuaren (C.E.L.) eta denbora libre kontratuaren barnean (C.T.L.)
- Haurtzaindegia – Uharte Garaziko eta Ortzaizeko Haurtzaroaren Gunea
- Adinekoen eta pertsona elbarrituen aldeko egituren funtzionamenduko diru-laguntzak
- Zerbitzu publikoak Lurraldean atxikitzeko eta garatzeko parada emaiten duten egintzak
• Zerbitzu publikoen etxea.
• Liburutegia – Mediateka. - Herriaren interesa baino haratago doazen aktibitateak proposatzen dituzten kultur, kirol ala sozial arloetan ari diren elkarteeri diru-laguntzak ;
- Informazio eta komunikazio teknologien garapen egintzak ; Geografiako informazio sistema (S.I.G)
- Zailtasunetan diren haurreri laguntza berezituaren sarea (RASED) ibil dadin laguntza ekartzea
- Donibane Garaziko eta Baigorriko pizinen kudeaketa.





