GAZTEEN ALDEKO ZERBITZUA

Azken eguneratzea 2017/6/19(e)an

Garazi-Baigorriko Herri Elkargoko Jendarte Laguntza Zentroak lurraldeko Adingabeen Hezkuntza Mailako Errezibitze Kolektiboen (A.C.M.) gaitasuna hartu du, eskolalditik kanpo.

Zereginak

  • ERREZIBITZEA
    Gazteendako zerbitzua ez da bakarrik “haurtzaindegi" bat ; erreferentziazko eta zedarrizko lekua da, bizitzeko, elgarretaratzeko, elgarrekin egoiteko, elgar aberasteko.
    Haurraren eta nerabearen bizi erritmoak errespetatzea lehentasun duen leku bat.
  • AKTIBITATEA
    Gazteendako zerbitzuak jokoari bere toki osoa emaiten du, deus ez egiteko beharra ere onartuz, deskubritzeko, esperimentatzeko eta elgar aditzeko lekua da, eta haurraren denbora librearen kudeaketan bere hautua konduan hartzen du.
  • ORIENTAZIOA
    Gazteendako zerbitzua ezin da autarkian bizi. Bere geroa aldatzeko, tokiko lurraldean haurrendako eta gazteendako astialdier buruzko informazioen bat egite eta zabaltze toki baten bilakatzeko gaitasunaren araberakoa da ere, haurrek eta beren familiek ezagutua eta onartua, baliabide lekua, idekidura eta ingurumenaren aberastasunaren leku berezia.
  • ENTZUTEA, SEGIPENA ETA LAGUNTZA
    Zerbitzu hori aitamekilako harreman erregularren ukaiteko, eta horrez gain gerta daitezkeen arazoen aurkitzeko ahala emaiten duen lekua da.

Xedeak

  • Hainbat herritako eta ikastetxe beretakoak ez diren haurrak eta aita-amak dener idekia den egitura batean elgarretaratzeko parada emaiten duen komunikatzeko, harremanak ukaiteko eta idekidurazko leku baten proposatzea.
  • Lagun arteko giroaren bidez, bestearekin kausituz, elekatuz, eta elgarrekin plazer hartuz jendeen arteko lotura eta elkartasuna berreraikitzea.
  • Haurren autonomiaren garapenaren laguntzea, adin bakotxeko beharrak eta ezaugarriak errespetatuz: iniziatiba, sortzeko, gauzen bere gain hartzeko gaitasunaren, izpiritu kritikoaren eta besteen entzutearen garapena.
  • Haurraren loratzea lagundu jokoaren eta aktibitate ugarien bidez (kultura, kirola, artea, zientziak, sormena) eta naturako, jendarteko, kultura eta lekuko ingurumenaren deskubritzea.
  • Haur guzien (euskaldunak ala ez) kulturazko ezagutzak konduan hartu, aktibitateak bi hizkuntzetan egiteko parada emanez.

Errezibitokiak

  • Eskola Publikoa - Bidarrai (udan idekia bakarrik)
  • Elgarrekin - Ortzaize
  • Eskola Publikoa - Arrosa (udan idekia bakarrik)
  • Eskola Publikoa - Baigorri (udan idekia bakarrik)
  • Donibane Garaziko Eskola Publikoa

Izen emaiteak

ACM Gazteendako Zerbitzuan zure haurraren izena emaiteko, dozier bat bete eta CIAS-ari eman behar da, berantenaz 15 egun egonaldiaren hastapena aitzin. Epe hori pasa eta, zure haurraren onarpena gelditzen diren tokien arabera eginen da, Jendarte Kohesioaren Zuzendaritzako araudiaren arabera.
Zure haurra agertzen ez den egunentzat mediku-agiririk presentatzen ez bada, pagatzekoak dira.

Izen emaite dosierrarendako aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Haurraren legezko arduradunak/ek betea eta haren osagarri lotura fitxa sinatua,
  • Haurraren legezko arduradunak/ek gazteendako zerbitzuko funtzionamenduaren araudia irakurri eta onartzen du(t)ela frogatzen duen agiri betea eta izenpetua.
  • Egunendako erreserba inprimakia,
  • Fotokopiak :
    - Eritasun Segurantza agiria
    - Vitale kartaren agiria
    - DT polio txertoarena
    - Familia lagundua bada, CAF pasaportea edo MSA-ren agiria

Aktibitate-egitaraua eta ordutegia

Aktibitateen egitarauak eta izena emaiteko moldeak CIAS-en bulegorat joanez eta Garazi Baigorri lurralde eremuko webgunean kausituko dituzue. Egitarauak eguraldiaren, haur kopuruaren edo talde proposamenen arabera aldatzen ahal dira.
Animatzaile taldeak zure/en haurra leku batean baino gehiagotan 7:45tatik 18:30 arte errezibitzen du.
Eskola-bakantza guziez, lurraldeko bost errezibitokietarik batean bederen, haurren errezibitzea segurtatuko da. Aktibitateak beste leku batzuetan gertatzen badira, garraioa CIAS-en ardurapean segurtatua izanen da.

Prezioak eta ordainketa

Prezioetan zerbitzu hauek sartzen dira: Aktibitateak, arduradunen lana, garraioa eta apairuak (bazkaria eta arratsaldeko askaria).
Gazteendako zerbitzuen prezioen taula familia kozientean oinarritzen da, eta irabazi hein bat baino gehiago konduan hartzen ditu. Prezioak zuen irabazien araberakoak dira.

FAMILIALA-KOZIENTEA = (ZERGA AGIRIKO IRABAZI OSOA +CAF LAGUNTZA) ZATI KOPURUAZ zatitua 12 HILABETEZ zatitua

Familia Kozientearen jakiteko, zure ardura duen erakundeari galdegiten ahal duzu/e (CAF, MSA).CAF laguntza hartzaileentzat, gure zerbitzuak "CAF PRO" tresnaren bitartez informazio hori eskuratzen ahal du. KASU – Agiririk ez bada emaiten, prezio gorena aplikatuko da.

>> Internet bidezko frogagiri galdea (www.caf.fr)

Faktura gutunez igorria izanen zauzu/e. Ordainketa zuzenki Baionako Zerga Etxean egiten da.
CAF eta MSA erakundeen laguntza zuzenki fakturatik kenduak dira.

Hornidurak

Egunero ekartzeoak :

  • Bizkar zakua,
  • Esku botila edo botila ur ttipia,
  • Euritako soinekoa,
  • Kapelua edo kasketa,
  • Kanpoko aktibitateentzat egokiak diren zapatak eta arropak,
  • Aldatzekoak eta ñuñua ttipienentzat.
HARREMANETAN JARRI

BIDARRAI - Tel : 06 40 86 94 62
ORTZAIZE - Tel : 05 59 37 89 06 / 07 84 41 43 89
ARROSA - Tel : 06 40 86 94 62
BAIGORRI - Tel : 07 84 41 43 89
DONIBANE GARAZI - Tel : 06 40 86 94 90