ANHAUZEHERRIA

Anhauze

Anhauze Munoa mendigunearen oinean kokatzen den herrixka da, barnekaldean, merkataritza eta turismo erdigunea den Garazi-Baigorri herri elkargoko eta beren izeneko kantonamenduetako bi hiriburuen justu artean.  

Herrian hiru auzo badira eta Irulegiko herriarekin paraleloki luzetasunean hedatzen da, Azkarateko herritik jalgi bezain laster, Xuhito auzotik Mentako mahastietaraino (Irulegi) eta Germietako auzoraino (Baigorri), herri barnetik eta elizako auzotik pasatuz. Hirugarren auzora heltzeko, Lasako auzoko herria zeharkatu behar da eta mendi mazelan kokatua da: Ontzorone auzoa da, nun zazpi laborari familia abere hazkuntzaz bizi baita.

Herrian, egungo egunean, oraino nagusi den aktibitate ekonomikoa laborantza da; mendikoa, gehienik ardi eta behi hazkuntzari dedikatua. Euskal xerri – xerri beltz eta xuria, aire libroan hazia – hazkuntzarekin, gizenaraztearekin doi bat anizten da.  

Oraino irauten badu ere, laborantzak beherakada bat bizi du, eta bere kokapen geografikoak—Donibane Garazi herriaren hurbiltasunak – Anhauzeko herritarrer hirugarren sektoreko aktibitateetan lan egiteko posibilitatea emaiten die, bereziki Emazteer eta lurraldean bizi diren Gazte aktiboer.  

Azken bost-sei urteetan, Anhauze herrigintzaren eta bizitegi pertsonalen mailan biziki erakargarria da. 90. hamarkadan demografikoki apaltze bat izan ondoan, Anhauze gaur egun gorako kurba batean sartzen da, eta laster 300 bizitzaileko kopurua pasa behar luke, tokiko familia gazteak helduz eta hor berean finkatuz.

Herritarrak 290

Auzapeza : CHANGALA André

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Anhauze

Tél : 05 59 37 17 58
Fax : 05 59 37 11 63
mairie-anhaux(at)orange.fr

Ordutegia

Astearteetan, asteazkenetan, ostiraletan 9:00 - 12:00

Idazkaria
Eva ARGAND

Retour à la carte