Arnegi
Ibarraren zolan kokaturik, muga naturala sortzen duen « Arnegiko Errobia » uhaitzak zeharkatua, Herria Donibane Garazitik 8 kilometrotan kausitzen da, Orreagara eta Iruñara Ibañetako lepotik daraman Compostelako Jondoni Jakobeko beilarien bidean.
Arnegi, luzaz, aduana bulego inportante bat izan zen Frantzia eta Espainiaren arteko bide nagusian ; Hegoaldeko Luzaideko bentek, Arnegitik Errobik berexiak, urtero, anitz turista jinarazten dituzte.
Arnegiko herriak beste abantaila turistiko frango baditu, partikulazki, bere ondare naturala, kulturala eta gastronomikoa, natura eta ezagutza turismo batera gomitatzen duena.
Nagusi den laborantza dinamikoak lurralde osoan paisaia xoragarri baten eskaintzeko parada emaiten du.


Herritarrak 300
Auzapeza : CURUTCHET Gratien
Herrikoetxea :
Herri barnea - 64220 Arnegi
Tél : 05 59 37 10 64
Fax : 05 59 37 10 64
mairie.arneguy
wanadoo.fr
Ordutegia
Astelehenetan 9:00 – 12:30
Ostegunetan 13:30 – 17:30
Idazkaria
Sylvie DARTIGEAS





