UHARTE GARAZIHERRIA

Uharte-Garazi

Pirinio-Atlantikoetako departamenduaren Hego-mendebaldean kokatua den Euskal Herriko herri hori, kantonamenduko hiriburu den Donibane Garaziren mugan, 1166 hektarako eremuan hedatua da. Europako bide zaharrenetarik batean kokatua da.
Ur arte, Arnegiko Errobiaren eta Lauribarren artean. Protohistoriatik mendiratzeko bidea zelako lekukotasuna Arboseko tumuluek, eta Gaztelumendiko harresiak emaiten dute ; Bordeletik Galiziako Astorgarainoko erromatar bide izana, Urkulutik pasatzen dena.
Orreagako Compostelako Jondoni Jakobeko bidetik, urtero, milaka beilari, udako alhaguneetara joaiten diren artzainak, eta ibiltariak (GR65) iragaiten dira.
Errobiek bat egiten duten gunean (Arnegikoa eta Beherobiakoa) kokatua, herri hori 918 bigarren mailako errepideak (edo Baionatik Donibane Garazirateko bideak), 403 errepideak (Lasako bidea) eta Hegoaldera buruz doan 933 errepideak (Arnegiko bidea) zeharkatzen dute. Arnegi eta Eiheralarre herriek inguratzen dute, Ekialdean Donibane Garazik eta Mendebaldean Lasak eta Azkaratek.

 

Eremua 1166
Herritarrak 654

Auzapeza : SAN PEDRO Jean

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Uharte-Garazi

Tél : 05 59 37 16 06
Fax : 05 59 49 17 94
mairie.uhart.cize(at)wanadoo.fr

Ordutegia

ASTELEHENETAN 13:00 – 17:00

ASTEARTEETAN 13:30 – 17:00

OSTEGUNETAN 13:30 - 17:00

OSTIRALETAN 13:00 - 17:00

Idazkaria
Béatrice DALGALARRONDO

Retour à la carte