Ekonomia

Garapen ekonomikoa Garazi-Baigorriko Herri Elkargoko hautetsien lan ardatz nagusietarik bat da. Ekonomiako eskumena kolektibitatearen baitezpadako eskumena da.

Lurraldea

Gure Lurraldean, aktibitateen aldetik, aniztasun haundi bat bada. 650 enpresa merkataritza ganberetan katalogatuak dira. Laborantxak lekuko aktibitate ekonomikoaren %50a baino gehiago osatzen du. Lurraldeko enpresak hola sailkatzen ahal ditugu :

    • Enpresen %33,4a hazkurrigintzari eta hazkurrigintza industriari lotua da,
    • Enpresen %19,7a, jendeeri edo enpreseri zuzendu zerbitzuen arloan ari da,
    • Enpresen %4,7a industriaren sektorekoa da.
    • Enpresen %12a ostalaritzan eta jatetxe gisa ari da,
    • Enpresen %18a etxegintza sailean ari da,
    • Enpresen %12a merkataritzan ari da.

      Garapen ekonomikoa

      Jadanik badiren ahalak egonkortasun faktoreak dira naski, baina, horiendako azpiegitura egokiak beharrezkoak dira. 

      Hektare 1 baino gehiagoko espazio ekonomikoen administrazio-antolaketa eta zerga profesionalen altxatze mailan Herri Elkargoak hainbat eginbehar baditu.

      Enpresaburu berriak lurraldean koka daitezen eta kolektibitateak eskaintzen dituen zerbitzuen hobeki betetzeko, bi helburu finkatuak ditu :

      • Bokazio ekonomikoa duten aktibitate eremuen sortzea, lurralde osan hedatuak
      • Enpresak eta proiektu eremaileak horieri dedikatu pertsona baten bitartez laguntzea

      Ekonomia Batzorde bat osatua izan da ; ardura biltzen da proiektuen aitzinamenduaren segitzeko eta egintza konkretuen proposatzeko.