ENPRESA MINTEGIA

Azken eguneratzea 2015/12/2(e)an

2014ko urtarrilaz geroz, Garazi Baigorriko lurraldeak bere enpresa mintegia badu, Donazaharren. Enpresa mintegia proiektu eramaileen errezibitzeko, aterpetzeko, laguntzeko eta sustengatzeko lekua da, enpresa sortzen duten eta abiatzen duten denboran. Sortzaileeri ingurumen pribilegiatua eskaintzen die, aterpetu enpresak kausitzeko menturan jartzeko. INDAR Garapenak du enpresa mintegia kudeatzen.

 

Batbederari egokitu laguntza

  • Izena berriki eman duten sortzaileak edo enpresak errezibitzen dira. Egoitza moldagarriak eskura dituzte (bulegoak, ateleriak edo egoitza mistoak). Epe mugatu batendako alokatzen dira;
  • Proiektuen muntatzeko eta abiatzeko laguntza ;
  • Batbederari egokitu laguntza profesional iraunkorra ;
  • Partaide publikoekin eta pribatuekin harremanetan ezartzea ;
  • Enpresa mintegitik ateratzean, lurraldeko lan eremuetan finkatzeko laguntza ;
  • Egoitza Sozialaren aterpetzea.

Enpresa mintegi batean izateak lurraldean hobeki ezagutua izateko parada ematen dio enpresari. Enpresaburu gaztez inguratua izanez, esperientzien trukatzeko eta bakartasunari buru egiteko bidea ere da.

Egoitza egokiak

  • Tresna partekatuak eskura: informatika, bulegotika, bilkura gela, idazkaritza, fotokopiak, faxa, abiadura handiko internet...
  • Zernahi gisako proiektuen errezibitzea: merkataritza, zerbitzuak, ekoizpena...
  • Zerbitzu bereziak: profesionalen laguntza, hots, elkarteko kide diren industrialari batzuek sortzaileeri kontseiluak ematen dizkiete eta laguntzen dituzte. Lanbide desberdin ainitz ordezkatuak dira.
HARREMANETAN JARRI

INDAR GARAPENA
Lutxiborda
64220 DONAZAHARRE
TEL : 05 59 65 69 10

accueil(at)indar-eco.com

GEHIAGO JAKITEKO ...

www.indar-eco.com