INDAR GARAPENA

1997an sorturik, INDAR Garapena ekonomia alorreko animazio tresna da, Baxenabarreko 70 herrien esku (Amikuzeko, Iholdi Oztibarreko eta Garazi Baigorriko Herri Elkargoak).

Egitekoak

Enpresen alde

  • Enpresa lehen aldikotz sortzen duten enpresariak errezibitu eta lagundu, bereziki dozierren muntatzen laguntzeko ;
  • Iniziatiba eramaileak eta beren proiektuen obratzeko edo arazo desberdinez arduratzeko gai diren egitura guziak harremanetan ezarri (ekonomia alorreko egiturak, bankuak, kontu egile adituak, arrisku-kapital sozietateak, etab…) eta haien artean lotura egin ;
  • Haien beharreri egokitu mintzaldiak eta formakuntzak proposatu ;
  • Egintza kolektiboak eta ofizialeen bateratzeak lagundu ;
  • Dauden enpresak eta proiektu berritzaileak lagundu ;
  • Enpresa uzte/saltzeetaz ohartu eta lagundu ;
  • Kanpotik heldu diren enpresen finkatzea lagundu.

Elkargoen alde

  • Herri Elkargoek merkaturatzen dituzten lan eremuak sustatu eta errezibitzeko eremu berriak zehazten hasteko gogoetan parte hartu ;
  • Donapaleuko eta Donazaharreko enpresa mintegien kudeaketa segurtatu.

Helburuak

  • Enpresa eta proiektu eramaile guzieri hurbileko laguntza eraginkorreko gunea eskaini ;
  • Egintza kolektiboak koordinatu egitura ttipieri merkatu lehiakorrean bizitzeko ahalaren emateko ;
  • Lurraldeko elkargoeri laguntza teknikoa eskaini, garapen ekonomikoa bultzatzeko.
HARREMANETAN JARRI

INDAR GARAPENA
Lutxiborda
64220 DONAZAHARRE
TEL : 05 59 65 69 10

accueil(at)indar-eco.com

GEHIAGO JAKITEKO ...

www.indar-eco.com