LAN EREMUAK

Garazi-Baigorriko Herri Elkargoak, hastapenetik, bere Lurraldean hurbileko lan eremu batzu sarean antolatzeko nahikaria ukan du. 
2003tik, Ortzaizen Ofiziale Herrixka baten sortzeko gutizia zuten proiektu eremaileeri arrapostu baikorra eman zien eta lagundu zituen.
Eskuragarri ziren funts batzuetan, Uharte Garazin, Baigorrin eta Alduden lan eremuak obratu dira.
Baigorrin eta Alduden beste bi sail oraino eskuragarri dira. 

Herri Elkargoaren asmoa Izpuran, Donazaharren eta Azkaraten eremu berrien antolatzea da.