LEADER EUSKAL MENDIA

2007-2013 DENBORALDIKO LEADER EUSKAL MENDIA PROGRAMA

Europatik 5 urtetako (2009-2013) 1.650.000 eurotako funts bati esker, Euskal mendia Leader programak euskal mendiaren garapen iraunkorraren aldeko proiektu eramaile publikoeri, pribatueri eta elkarteeri diru-laguntza ekartzen dute.

Norentzat ?

Obragin publikoentzat (herri elkargoak, herriak, egitura publikoak, ...) eta pribatuentzat (elkarteak, profesional taldeak, laborari eta oihanzainak, ...)

Zer egiteko ?

Lagunduak diren proiektuek euskal mendiaren garapen iraunkorrerako itunaren helburuetariko bati ihardetsi behar dute:

  • Bortuko joan-jina praktikatzen duen artzaintzaren sustatzea
  • Oihanaren errentagarritasun ekonomikoari balioa eman eta iraunaraz
  • Turismo iraunkorra antolatu
  • Kultur ondarea eta ondare naturala begiratu eta balioa eman
  • Bitarteko guneeri balioa eman
  • Mendiko ingurumenari eta ekonomiari sentsibilizazioa eta hezkuntza garatu
  • Erabilpen mailako gatazken saihesteko elgar aditu kudeaketa bat eraiki

Leader eremua

Leader programak inbestizamendu materialak eta inmaterialak finantzatzen ditu. Lehentasuna berrikuntzak eta partaidetzak sortzen dituzten proiektueri emana zaie. Operazioneak euskal mendiko eremuan iragan behar dira (mendigune izendatuak diren Euskal Herriko herrietan).

Laguntzak

Laguntza tasa %40 eta 80 artekoa da, operazioen arabera, Baserrialdeko Garapenerako Europar Laborantxa Funtsaren (FEADER) esku-hartze eremua errespetatuz. Edozein kasutan, proiektu horiek Estatuak, Eskualdeak, Departamenduak edo beste tokiko kolektibitate batzuek ko-finantzatuak izan behar dira FEADERaren laguntza baten eskuratzeko proiektuarentzat mobilizatu finantzamendu publiko osoaren %55ko hein finkoa oinarritzat harturik kalkulatua).

Egutegia

Leader programa 2013a arte idekia da. Proiektuak urte osoan zehar pausatzen ahal dira, Leader egituran.  Programazio batzordea urtean 3 edo 4 aldiz biltzen da, kandidatura pausatzen duten proiektueri europar diru-laguntzen emaitearen erabakitzeko. Hautesgarria izaiteko, diru-gastatze batentzat diru-laguntza galde bat egina izan behar da proiektua obratzen hasi aitzin.