UDAZKENA DENBORALDIA

 

1n partea Etchecopar Kolegioko Tailer Artistikoko ikasleen eskutik !

HARRI, ORRI, AR (Xifumi jokotik...)

Atrezo jangarriak, Mariachien musika, zirku garaikidearen kutsua, mugimenduaren energia eta fisikotasuna... Obra honek gogora ekartzen digunez, haurren jolas tradizionalak bezala, hauskortasunak (paperak irudikatua) garaitu egin dezake indarra (harria).

Egitaraua :
• Historia de un segundo - Les Vikings (Sara Olmo & Victor Launay)
• Complete Surrender - Jorge Jauregui
• Harri, Orri, Ar - Paolo Mohovich

Azaroaren 17ko ikusgarria - 20:30 



Azaroaren 18ko ikusgarria - 20:30

HARRI, ORRI, AR
Dantzaz

AZAROAREN 17 OSTIRALA
AZAROAREN 18 LARUNBATA
20:30

DONAPALEU
Saint Louis gela

DANTZA
 7 urtetik goiti
Iraupena : 70 mn

PREZIOAK
13 € | 7 € | 3 €

Gehiago deskubritzeko ••• www.dantzaz.net •••

 

Cyranok bere kusia Roxanne maite du... sekretuki... Malerus da Roxanne-k ez baitu Christian baizik ikusten ... Christian ez da baitezpada izigarri argia baina ederra da. Gudukari eta poeta dugu Cyrano, bihotz handikoa, sudurra baino handiagokoa !

Antzerki ospetsu honek gai unibertsalak jorratzen ditu : amodioa, bekaizkeria, desberdintasuna... Baratze japones batean, joko maskatuari esker, hiru antzezleek ixtorio huntako pertsonaiak biziarazten dituzte, izpiliku sasien artean ...

 

 

ISPILIKU SASI GIBELEAN GORDETURIK, CYRANOK LIXIBAREN USAIN ONA ZUEN
Hecho en casa

 

AZAROAREN 25 LARUNBATA
20:30

DONAPALEU
St Louis gela

ANTZERKIA
7 urtetik goiti
Iraupena : 60 mn

PREZIOAK
13 € | 7 € | 3 €

Gehiago deskubritzeko ••• www.cie-hechoencasa.com •••