ZERGATIK EZ ?

 

« Zergatik ez ? », hau da Zarena Zarelako taldearen sorkuntza berria. Oholtzan, antze handiko artistek dantza indartsu eta gartsu bat ematen digute, ohiko euskal kantuen doinuan, euskal kulturarekin, hots ama lurrarekiko loturarekin eta giza harremanekin lotura egiteko.

Zergatik ez beraz ? Pascale Lazkano-ren konpainiak deskubritzera garamatza, zentzurik xamurrenean, norberak nahi bezala interpretatzeko eta nahi duena ikusteko.

 

ZERGATIK EZ ?
Zarena Zarelako

URRIAREN 21 LARUNBATA
20:30

IZPURA
Faustin bentaberry

DANTZA HERRIKOIA
5 urtetik goiti
Iraupena : 60 mn

PREZIOAK
13 € | 7 € | 3 €