HEZIKETA ARTISTIKO ETA KULTURALA

Azken eguneratzea 2017/9/12(e)an

Urte guzian eraman daitezken ekintzak Ikusgarri Biziko arlo desberdinen ezagutzeko...

Dantza eta Antzerki tailerra

6 eta 10 urte artean dituzu eta nahi dituzu Dantzako teknikak deskubritu edo Antzerkian entseatu ? Baxe Nafarroako Herri Antzokiak Dantza eta Antzerki bi tailer antolatzen ditu, profesionalekin eramanak direnak.

Abiatzea : Omiasainduko oporretatik landa
Maiztasuna eta iraupena : Astero (opor denboran ezik) – Oren bat’erdiz
Kostua : Familien ahalen araberan : 70 € | 100 € | 140 € | 200 €

Material berezirik ez da behar, kirol jantziak ezik.
Izen emaiteak urriaren 20a artio hartuko dira.

Izenen emaiteko fitxa
 ( 242 Kb)

Artista gazteñoen hitzarmena ( 399 Kb)

Deskubritze kutxak

Deskubritze Kutxak : Ikusgarri Bizi saileko arteen ezagutzeko !

Baxe Nafarroa Herri Antzokiak,  Ikusgarri bizi saileko arte hauek aurkezten duten 3 Deskubritze Kutxa apailatu ditu eta erakaslei proposatzen :

  • Dantza,
  • Antzerkia, Gauzaki antzerkia eta Txontxongiloak,
  • Zirko berria

Kutxa bakoitza, gazteentzako liburu, fitxa, irakasmaterial eta gauzaki desberdinez osatua da ikasleekin Ikusgarri Biziari buruzko lan baten bultzatzeko. Erabiltzailek  kutxa horiek osa dezazkete (aktibitate edo aipamen bereziak gehituz…).

Kutxa bakotxaren edukia :

Zirko kutxa

Dantza kutxa

Antzerki eta Gauzaki antzerki Kutxa

Sentsibilizazio egitasmoa

Egonaldi bisitak, ikastetxetan berean iragaiten diren artista eta ikasleen arteko topaketak, tailer laburrak, deskubritze ibilbideak… Hauek dira Herri Antzokiak proposatzen dituen animazioak, biharko ikuslierren jakin-mina pizteko, sorkuntza artistikoaz sentsibilizatzeko, praktika artistiko desberdinen deskubriarazteko… Ekintza desberdin hauek proposatuak dira Kultur Sasoiko ikusgarrietara izena ematen duten erakasle eta ikasleei.

XEHETASUNAK – IZEN EMATEAK

BAXE NAFARROA HERRI ANTZOKIA
Garazi Baigorri lurralde eremua
Lutxiborda
64 220 DONAZAHARRE
TEL : 05 59 37 70 38
EMAIL : scenedepays.baxenafarroa(at)communaute-paysbasque.fr