1n MAILA

Azken eguneratzea 2017/9/12(e)an

Urte guziz bezala, Baxe Nafarroa Herri Antzokiak erakasle eta ikasleei proposatzen die eskola denboran ikus daitezken ikusgarriak (edo aratsez ere) baita ikusgarrietako artistekin eleketan egoitea.

Ipuin iniziatiko bat da, non itsas izar batek zeruan dauden bere ahizpak ezagutzera joateko bidea egiten duen. Ibilbidean zehar pertsonaia ezberdinak ezagutuko ditu, itsas azpikoak, lurrekoak eta, izaera anitz eta indartsuak, dituzten zerukoak. Munduko ipuinen erreferentzia ezberdinak aurki daitezke bertan, Beninekoak, Buhameak, Kabiliakoak eta Amerindiarrak. Atzerriko ipuinak abestuak, kontatuak edo justu zirriborratuak agertzen dira antzezlanean zehar.

ILARGI ARRANTZA
Banakike

URRIAREN 10 & 11
Goizez & Arratsaldez

DONAZAHARRE
Lutxiborda

TXOTXONGILOA
5 urtetik goiti
Iraupena : 40 mn

PREZIOA
Ikasleka 5,50 €

HARRI, ORRI, AR (Xifumi jokotik...)

Atrezo jangarriak, Mariachien musika, zirku garaikidearen kutsua, mugimenduaren energia eta fisikotasuna... Obra honek gogora ekartzen digunez, haurren jolas tradizionalak bezala, hauskortasunak (paperak irudikatua) garaitu egin dezake indarra (harria).

Egitaraua :
• Historia de un segundo - Les Vikings (Sara Olmo & Victor Launay)
• Complete Surrender - Jorge Jauregui
• Harri, Orri, Ar - Paolo Mohovich

HARRI, ORRI, AR
Dantzaz

AZAROAREN 17 OSTIRALA
10:00

DONAPALEU
 St Louis gela

DANTZA
7 urtetik goiti
Iraupena : 70 mn

PREZIOA (1n Maila)
Ikasleka 5,50 €

Cyranok bere kusia Roxanne maite du... sekretuki... Malerus da Roxanne-k ez baitu Christian baizik ikusten ... Christian ez da baitezpada izigarri argia baina ederra da. Gudukari eta poeta dugu Cyrano, bihotz handikoa, sudurra baino handiagokoa ! Antzerki ospetsu honek gai unibertsalak jorratzen ditu : amodioa, bekaizkeria, desberdintasuna... Baratze japones batean, joko maskatuari esker, hiru antzezleek ixtorio huntako pertsonaiak biziarazten dituzte, izpiliku sasien artean ...

IZPILIKU SASI GIBELEAN GORDETURIK, CYRANOK LIXIBAREN USAIN ONA ZUEN
Hecho en casa

AZAROAREN 27 & 28
10:00 & 14:30

DONAPALEU
St Louis gela

ANTZOKIA
7 urtetik goiti
Iraupena : 60 mn

PREZIOA (1n maila)
Ikasleka 5,50 €

Behin Bazen Internet ipuin teknologiko bat da. Data, gure heroi tematsua, Interneten bizi da eta pakete misteriotsuak banatzen ditu zuntz optikozko kableetan. Bere abenturak segitzen ditugu, bideratzailetik zerbitzailetarat, 0 eta 1-en sekretua aurkitzeko. Ikusgarriak antzerkia eta mediazio zientifikoa nahasten ditu Interneten funtzionamendua euskaraz kondatzeko deneri.

Euskarazko lehen emanaldia !

 

BEHIN BAZEN INTERNET
13R3P & Itzuli

URTARRILAREN 25 & 26
goizez & arratsaldez

DONAZAHARRE
Lutxiborda

ANTZERKIA
7 urtetik goiti
Iraupena : 50 mn

PREZIO (1n maila)
Ikasleka 5,50 €

Oa-huetak -en hiru interpreteek, Chloé, Oihan eta Paxkalek, Eliraleren selauruan, Lodikroko liburu haundia atseman dute. Altxor bat aurkitzen duten haurrak bezala beraien gazteriaren suhartasunarekin berenganatu dute liburua.

Bizia eta poetikoa, Oa-huetak errotik mugitua eta berritua den emanaldia da. Euskal hizkuntzaren hitzek, interpreteen ahoetan, gorputz dantzarien ahalmenak idekitzen dituzte baita giro musikal harrigarri bezain ainitz bat.

OA UETAK
Elirale

OTSAILAREN 6 ASTEARTEA
Goizez & arratsaldez

DONAZAHARRE
Lutxiborda

DANTZA
2 urtetik goiti
Iraupena : 30 mn

PREZIOA
Ikasleka 5,50 €

Moi izeneko mutikoa gazteak, bere amaren gizongai berriaren alabaren ezagutza egiten du, Livère izena du. Moik okasionezko arreba hunen eazgutza kondatzen digu. Gaurko famili ber-osatuetako egoeretatik abiatuz, Stéphane Jaubertie-k galdezkatzen gaitu anai-arreben arteko loturetaz, nahiz eta ez ber gurasoak izanik.

Zuzendaritza eta apainduren hautaketak, testu hunen edertasuna adierazten ditu.

LIVÈRE
Entre les gouttes

MARTXOAREN 15 OSTEGUNA
10:00 & 14:30

DONAPALEU
St Louis gela

ANTZERKIA
8 urtetik goiti
Iraupena : 60 mn

PREZIOA (1n maila)
Ikasleka 5,50 €

Ikusgarri honek balentria goraipatzen du. Ez edozoin balentria ez. Erorita berriz xutitzeko indarra aurkitzen duten pertsonena. Gorputza normatik kanpo duten pertsonena.

De Mar A Mar europear Poctefa Fondoko Sorkuntzarako diru laguntza jaso du ikusgarri honek.

CORPS DE BOIS
Daraomaï

MARTXOAREN 15 OSTEGUNA
10:00 & 14:30
MARTXOAREN 16 OSTIRALA
10:00

DONAZAHARRE
Lutxiborda

AIZIRITZE

Polikiroldegia

ZIRKOA
 5 urtetik goiti

PREZIOA
Ikasleka 5,50 €

250 kilo lasto eta 125 kilo giñarrez osaturiko bikote honek mugimendua, orekak, umorea eta espazioak aztertzen ditu, gizakien arteko harremanen berezitasunak sakonduz.

OHARRA : Ainitz lasto erabiltzen dutelakoan, errautsari sentsibilitate azkarra duten pertsonei segurtasunezko neurriak hartzea gomendatua da.

De Mar A Mar europear Poctefa Fondoko Sorkuntzarako diru laguntza jaso du ikusgarri honek.

ENVÀ
Amer i Africa Circ

APIRILAREN 6 OSTIRALA
10:00

DONIBANE GARAZI
Le Vauban

 ZIRKOA
5 urtetik goiti
Iraupena : 45 mn

PREZIOA
Ikasleka 5,50 €

Ametsa egia bilakatzea ainitzek nahi lukete. Eta batzuetan, pertsona ona aurkitzen denean, gerta daiteke. Hori bera gertatuko zaio Pommodorori Screen Man-en bidea kurutzatuko duelarik ! Bere sekretua azalduko dio… Zirkoa egin nahi du !

Harriz Harri-rekin ezagutu genuen Tian Gombau 2014 urtean. Mundua zeharkatu ondoren, ikusgarri berri baten asmatzeko gogoa zuen… eta hau ere ainitz hizkuntzetan eskaintzen eta nola ez euskaraz ere !

SCREEN MAN
El teatre de lhome dibuixat

APIRILAREN 23 & 24
goizez & arratsaldez

DONAZAHARRE
Lutxiborda

GAUZAKI ANTZERKIA
3 urtetik goiti
Iraupena : 35 mn

PREZIOA
Ikasleka 5,50 €

TELEKARGATZEKO

Zuzendariari gutuna
 ( 207 Kb)

2017 - 2018ko izen emaite fitxa
 ( 242 Kb)

Ikusle izaiteko fitxa
 ( 182 Kb)