2n MAILA

Azken eguneratzea 2017/9/12(e)an

Urte guziz bezala, Baxe Nafarroa Herri Antzokiak erakasle eta ikasleei proposatzen die eskola denboran ikus daitezken ikusgarriak (edo aratsez ere) baita ikusgarrietako artistekin eleketan egoitea.

HARRI, ORRI, AR (Xifumi jokotik...)

Atrezo jangarriak, Mariachien musika, zirku garaikidearen kutsua, mugimenduaren energia eta fisikotasuna... Obra honek gogora ekartzen digunez, haurren jolas tradizionalak bezala, hauskortasunak (paperak irudikatua) garaitu egin dezake indarra (harria).

Egitaraua :
• Historia de un segundo - Les Vikings (Sara Olmo & Victor Launay)
• Complete Surrender - Jorge Jauregui
• Harri, Orri, Ar - Paolo Mohovich

HARRI, ORRI, AR
Dantzaz

AZAROAREN 17 OSTIRALA
10:00

DONAPALEU
 St Louis gela

DANTZA
7 urtetik goiti
Iraupena : 70 mn

PREZIOA (2n Maila)
Ikasleka 6,50 €

Cyranok bere kusia Roxanne maite du... sekretuki... Malerus da Roxanne-k ez baitu Christian baizik ikusten ... Christian ez da baitezpada izigarri argia baina ederra da. Gudukari eta poeta dugu Cyrano, bihotz handikoa, sudurra baino handiagokoa ! Antzerki ospetsu honek gai unibertsalak jorratzen ditu : amodioa, bekaizkeria, desberdintasuna... Baratze japones batean, joko maskatuari esker, hiru antzezleek ixtorio huntako pertsonaiak biziarazten dituzte, izpiliku sasien artean ...

IZPILIKU SASI GIBELEAN GORDETURIK, CYRANOK LIXIBAREN USAIN ONA ZUEN
Hecho en casa

AZAROAREN 27 & 28
10:00 & 14:30

DONAPALEU
St Louis gela

ANTZOKIA
7 urtetik goiti
Iraupena : 60 mn

PREZIOA (2n maila)
Ikasleka 6,50 €

Behin Bazen Internet ipuin teknologiko bat da. Data, gure heroi tematsua, Interneten bizi da eta pakete misteriotsuak banatzen ditu zuntz optikozko kableetan. Bere abenturak segitzen ditugu, bideratzailetik zerbitzailetarat, 0 eta 1-en sekretua aurkitzeko. Ikusgarriak antzerkia eta mediazio zientifikoa nahasten ditu Interneten funtzionamendua euskaraz kondatzeko deneri.

Euskarazko lehen emanaldia !

 

BEHIN BAZEN INTERNET
13R3P & Itzuli

URTARRILAREN 25 & 26
goizez & arratsaldez

DONAZAHARRE
Lutxiborda

ANTZERKIA
7 urtetik goiti
Iraupena : 50 mn

PREZIO (2n maila)
Ikasleka 6,50 €

Moi izeneko mutikoa gazteak, bere amaren gizongai berriaren alabaren ezagutza egiten du, Livère izena du. Moik okasionezko arreba hunen eazgutza kondatzen digu. Gaurko famili ber-osatuetako egoeretatik abiatuz, Stéphane Jaubertie-k galdezkatzen gaitu anai-arreben arteko loturetaz, nahiz eta ez ber gurasoak izanik.

Zuzendaritza eta apainduren hautaketak, testu hunen edertasuna adierazten ditu.

LIVÈRE
Entre les gouttes

MARTXOAREN 15 OSTEGUNA
10:00 & 14:30

DONAPALEU
St Louis gela

ANTZERKIA
8 urtetik goiti
Iraupena : 60 mn

PREZIOA (2n maila)
Ikasleka 6,50 €

Ikusgarri honek balentria goraipatzen du. Ez edozoin balentria ez. Erorita berriz xutitzeko indarra aurkitzen duten pertsonena. Gorputza normatik kanpo duten pertsonena.

De Mar A Mar europear Poctefa Fondoko Sorkuntzarako diru laguntza jaso du ikusgarri honek.

CORPS DE BOIS
Daraomaï

MARTXOAREN 15 OSTEGUNA
10:00 & 14:30
MARTXOAREN 16 OSTIRALA
10:00

GARAZI BAIGORRI

AIZIRITZE

Polikiroldegia

ZIRKOA
 5 urtetik goiti
Iraupena : 50 mn

PREZIOA (2n maila)
Ikasleka 6,50 €

250 kilo lasto eta 125 kilo giñarrez osaturiko bikote honek mugimendua, orekak, umorea eta espazioak aztertzen ditu, gizakien arteko harremanen berezitasunak sakonduz.

OHARRA : Ainitz lasto erabiltzen dutelakoan, errautsari sentsibilitate azkarra duten pertsonei segurtasunezko neurriak hartzea gomendatua da.

De Mar A Mar europear Poctefa Fondoko Sorkuntzarako diru laguntza jaso du ikusgarri honek.

ENVÀ
Amer i Africa Circ

APIRILAREN 6 OSTIRALA
10:00

DONIBANE GARAZI
Le Vauban

 ZIRKOA
5 urtetik goiti
Iraupena : 45 mn

PREZIOA (2n maila)
Ikasleka 6,50 €

TELEKARGATZEKO

Zuzendariari gutuna
 ( 210 Kb)

2017 - 2018ko izen emaite fitxa
 ( 242 Kb)

Ikusle izaiteko fitxa ( 182 Kb)