HAURTZAIN GUNEA

Azken eguneratzea 2018/10/2(e)an

Etxe Haurtzain Lekua buraso (izanen) diren, etxe haurtzain, etxez etxeko haurtzain eta haurrendako dohainikako zerbitzua da. Haur ttipien harrerari buruzko informazio eta orientazio gunea da.

 

  • Beren haurren zaintzeko molde baten xerkatzen ari diren burasoendako, informazio, harreman eta laguntza lekua, haurren errezibitzeko molde baten atxemaiteko (banakakoa edo kolektiboa),...
  • Buraso enplegatzaileendako, enplegatzaile gisa dituzten betebeharrendako laguntza (urrats administratiboen betetzeko, …), entzutea, sustengua…  
  • Etxe haurtzain eta etxez etxeko haurtzainendako, informazioak (lan zuzenbidea eta hitzarmen kolektiboa), lan moldeeri buruzko trukatzeak, formakuntzak, profesionalizatzea, ...
  • Haurrendako, topaketak, sozializazioa, gogoa pizteko pedagogia aktibitateak, belaunaldien arteko egitasmoak, ateraldiak, …
HARREMANETAN JARRI

Etxe Haurtzain Lekuak etxe haurtzain zoin etxez etxeko haurtzain etxeetan bai eta ere haurtzaindegietan zaindu haurrendako animazioak proposatzen ditu. 9:30tatik 11:30 arte iragaiten dira Uharte Garaziko Haurtzaindegian ostiral guziz eta Baigorriko Plaza Xoko gelan bi asteartetarik behin.

Animatzailea zuen zerbitzuko da, hitzordua hartuz.

R.A.M. GOXAMA
Zerbitzu Publikoen Etxea
64 120 DONAPALEU


TEL : 06 86 26 92 01
relais.goxama(at)sfr.fr

TELEKARGATU

Animazioen egitaraua
 ( 282 Kb)

Liburuxka ( 485 Kb)