HAURTZAINDEGIAK

1987an sortu zen Hats Berri elkarteak barnekaldean, Ortzaizen, haurren errezibitzeko lehen egitura kolektiboa plantan ezarri zuen, 18 tokiko "PANPINA" haurtzaindegi elebiduna, Baigorriko bizitzaile guzier idekia.2007an, Hats Berrik Garazi-Baigorriko Herri Elkargoari esker bigarren egitura bat sortu zuen :“HAURREN XOKOA" Lehen Haurtzaroaren Etxea ; elebiduna ere izanki, egunero 25 haur errezibitzen ditu eta Donibane Garaziko kantonamenduko familientzat egina da bereziki.

Panpina errezibitze anitza - Ortzaize

Errezebitze moldea

  • 0 eta 6 urte artekoentzat
  • Orenka, egun erdiz edo osoz

Ordutegia

  • Astelehenetik Ostiralerat idekia 7:45tatik 18:15 arte
  • Pesta egunetan, Salbatoreko zubi denboran, Agorrilan 2 astez eta Eguberriz 2 astez hetsia.

Prezioak

Familiaren irabazien araberakoak (0,29 eurotatik 2,59 eurotarat orena)

 

Haurren Xokoa - Maison de la Petite Enfance - Uhart Cize

Herri Elkargoak eraiki Uharte Garaziko bulego berri-berrietan finkatua den etxeak ere, lurraldeko familier idekiak diren hainbat zerbitzu proposatzen ditu:

Haurren eta burasoen Errezibitokia, lagun arteko giroan, beste aita-amekin eta 0 eta 4 urte arteko haurrekin memento bat pasa nahi duten familientzat (libro, anonimoa eta urririk).

Emagin batek eta psikologo batek animatu haur esperantxetan diren emazteen arteko tailer bat, beren tripaz mintzatzeko, besteen entzuteko, lasaitzeko (libro eta urririk).

Errezebitze moldea

  • 0 eta 6 urteren artean
  • Orenka - egun erdiz -egun osoz
  • Ahalmen urriko haurren errezibitzeko ahalbidea

Ordutegia

  • Astelehenetik Ostiralerat idekia 8:30etatik 19:00 arte
  • Pesta egunez, Salbatoreko zubi denboran, Otsailan aste 1ez, Omiasainduz aste 1ez, Eguberriz 2 astez hetsia.

Prezioak

Familiaren irabazien araberakoak (0,29 eurotatik 2,59 eurotarat orena)

HARREMANETAN JARRI

Annick TROUNDAY IDIART - Lehen Haurtzaroa koordinatzailea

PANPINA ERREZIBITZE ANITZA
64 780 ORTZAITZE
Tél :    05 59 37 76 14
fax :    05 59 37 76 14

hats-berri.association(at)wanadoo.fr

 

LEHEN HAURTZAROAREN ETXEA
64 220 UHARTE GARAZI
Tél :    05 59 37 34 15
fax :    05 59 49 19 38

hats.berri(at)orange.fr