APAIRUEN ERAMATEA

Azken eguneratzea 2017/6/27(e)an

Helburua apairuak erabiltzaileen etxeetarat eramatea da, lotura hotzean, egun guziz, nahi baldin badute (asteburuak eta besta egunak barne). Dieta berezien errespetatzea posible da (gatzik gabekoa edo diabetikoa). Zerbitzu hori Garazi Baigorriko bizilagun guzier zuzendua zaie, galdegiten duten ber, baliabide edo adin baldintzarik gabe.
Bertzalde, etxean egoten laguntzeko tresna bat ere da, eritasun baten kasuan edo menekotasun egoera batean.

Etxerat eramateko zerbitzuaren antolaketa

Astean hiru aldiz, zerbitzu hornitzaile batek apairuak etxeetarat ekartzen ditu, salbu Baigorriko herriaren kasuan (herriko langile batek ekartzen ditu) eta Banka, Aldude, Urepele eta Ezterenzubiren kasuetan (Herri Elkargoko Jendarte Laguntza Zentroko langile batek ekartzen ditu).

Zerbitzu hornitzaileak

SARL PRES - LAFUENTE Jauna - ORTZAIZE

Astelehenetan : asteleheneko eta astearteko apairuak ekartzen ditu
Asteazkenetan : asteazkeneko eta ortzeguneko apairuak ekartzen ditu
Ortziraleetan : ortziraleko, ebiakoitzeko eta igandeko apairuak ekartzen ditu

PAXKAL TRAITEUR - NEGUELOUART Jauna - UHARTE GARAZI

Astearteetan: astearteko eta asteazkeneko apairuak ekartzen ditu
Ortzegunetan: ortzeguneko eta ortziraleko apairuak ekartzen ditu
Ebiakoitzetan : ebiakoitzeko, igandeko eta asteleheneko apairuak ekartzen ditu

Galdearen egiteko

Etxeko Laguntza Zerbitzuarekin harremanetan sartu behar da :

HERRI ELKARGOKO JENDARTE LAGUNTZA ZENTROA
Hiri administratiboa
Charles de Gaulle plaza, 11
64220 DONIBANE GARAZI

TEL :   05 59 37 01 35
FAX :   05 59 37 09 21
Email : cias.baigorri-garazi(at)orange.fr