EPIZERIA SOZIALA

Azken eguneratzea 2017/6/19(e)an

Epizeria sozialaren zerbitzua sos arazoak dituzten pertsonentzat pentsatua da. Horri esker, janariaren aldetik, ekonomiak egiten ahal dituzte.

Zerbitzuaren hartzedunak

Laguntza hori baliatu nahi duen 18 urte edo gehiagoko edozein pertsona.

Galdegiteko moldeak

Lekuko zerbitzu sozialari galdegin behar zako. Hau zure galdeaz arduratuko da, dosier baten muntatzeko eta epizeria sozialaren zerbitzuari helarazteko.

Dosier hori ondoko erakundeetan egiten ahal da :

- Departamenduko Elkartasun Etxea (MSD)
- Familien Laguntza Kutxa (CAF)
- Eritasun Asurantzaren Lehen mailako Kutxa (CPAM)
- Gazteen gerorako tokiko ordezkaritza (Mission locale)
- Laborantza Mutualitate Soziala (MSA)
- Sauvegarde de l’Enfance à L’Adulte du Pays Basque (SEAPB)
- Lagun elkartea

Baliabidea plantan ezartzea

Herri Elkargoko Jendarte Laguntza Zentroak (CIAS) du dosierra ikertzen.
Dosierra onartua baldin bada, pertsona bakoitzari egokitu laguntza bat proposatua zako, ekonomia sozialeko eta familia ekonomiako kontseilari batekin harremanetan, ekonomia proiektuaren gauzatzeko, hiru hilabetez (behin berritzen ahal da).

Atelier kolektiboak edo indibidualak

Atelier kolektiboak edo indibidualak proposatuak dira.
Ibilbidearen bukaeran, bilan bat egiten da, orientazioa egin duen zerbitzu sozialarekin landurik.