ESKOLAKO ERRITMOEN ERREFORMA

Azken eguneratzea 2017/6/19(e)an

GARAZI BAIGORRIko Herri Elkargoak, 2014/03/04ko bilkuran, bere eskumenetan «eskolako erritmoen erreformari lotu eskolaldi inguruko aktibitateak» hartu ditu. Egoeraren azterketa egin eta beharrak zerrendatu ondoan, Herri Elkargoak 2014/07/28ko bilkuran «eskolako erritmoen erreformari lotu eskolaldi inguruko aktibitateen» eskumena BAIGORRI GARAZI Gizarte Ekintzako Herriarteko Zentroari (CIAS) eman dako. Horrek zuen jada Adingabekoen Heziketako Errezibitze Kolektiboaren kudeatzeko ardura.

Eskolaldi inguruko aktibitateen (TAP) antolaketa baldintzak ondoko dokumentuan zerrendatuak dira : Lurraldeko Hezkuntza  Proiektuaren (PEDT) ( 1.8 Mb).

Hezkuntza alorreko helburuak

Errezibitzeko egitekoa

Eskolaldi inguruko aktibitateak (TAP) ez dira eginak bakarrik haurren zaintzeko. Erreferentzia eta gida lekua da, elkarretaratze lekua, lagun arteko lekua, egun guzietako biziaren aberasteko lekua, aldi bat nun haurraren bizi erritmoaren errespetua lehentasunetan baita.

Aktibitateen eskaintzeko egitekoa

Eskolaldi inguruko aktibitateek (TAP) jokoari behar duen lekua uzten diote, deusetan ez aritzeko beharra ere barne hartuz, deskubritzeko eta esperientziak egiteko lekua da, elkar aditzeko lekua, leku bat nun denboraren kudeatzeko, haurraren hautua kontuan hartzen baita.

Haurren entzuteko eta laguntzeko egitekoa

Haurren eta familien zerbitzuko tresna da. Aktibitate, deskubrimendu, adierazpen eta heziketa joko lekua izateko ahala eman behar zaio. Bilakaera horri esker, haurra molde aberatsagoan sartuko da bizi sozialean, jendartean, heziketa mailan eta herritar gisa pizten laguntzeko gisan.

Lurraldeko Hezkuntza Proiektuaren barnean proposatu aktibitateak

Joko ateleriak proposatuak dira, astean bi aldiz, hots 2X1h15*. Aktibitate plangintza 7 asteko denboralditan proposatua da, eskolaka eta egunen arabera - 3 denboralditan :
- Ikasturte hatsarretik eguberriko bakantzetaraino
- Urtarrileko sartzetik Bazkoko bakantzetaraino
- Bazkoko sartzetik ikasturte bukaeraino
Aktibitateak denboraldi bakotxean aldatzen dira eta haurraren behar bereziak kontuan hartzeko finkatuak dira, bere adinaren arabera.
Nahi eta posible izanen den aldi oro, animazioak eskola proiektuarekin uztartuko dira, hein batean.
Praktikak manera koherentean eta ongi iragan nahiz, Adingabekoen Heziketako Errezibitze kolektiboaren (ACCEM) zerbitzuetako zuzendariek burasoekilako, irakasleekilako eta eskolaldi inguruko antolakuntzaren ardura duten hautetsiekilako elkarrizketa bermatzen dute.

 

Zein diren Lurraldeko Hezkuntza Proiektuaren (PEDT) helburuak ?

  • Lagun arteko giroaren bidez, bestearekin kausituz, elekatuz, eta elgarrekin plazer hartuz, jendeen arteko loturaren eta elkartasunaren berreraikitzea.
  • Haurren autonomiaren garapenaren laguntzea.
  • Haurraren loratzearen laguntzea.
  • Haur bakotxaren kulturazko ezagutzen kontuan hartzea.

Izena emateko moldea

  • Burasoeri kontratuzko engaiamendu bat eskatzen zaie, haur, denboraldi eta eskolaldi inguruko aktibitate bakotx ;
  • Euskal Hirigune Elkargoak eskolaldi inguruko aktibitateak urririk izateko printzipioa onartu du ;
  • Burasoeri eskolaldi inguruko aktibitateetan izena emateko kontratuzko dokumentu bat banatzen zaie, denboraldi bakotxa baino lehen ;
  • Guneko zuzendariak ditu taldeak ontzat ematen.
TELEKARGATZEKO

Araubidea ( 130 Kb)

Izen emaiteko fitxa ( 293 Kb)

3. lotura aldizkaria
 ( 551 Kb)