ETXEKO LAGUNTZA ZERBITZUA

Azken eguneratzea 2017/6/19(e)an

Etxeko laguntzaile baten beharra duzu. Bi aterabide badituzu :

Hornitzaile zerbitzua

  • Etxerat jiten zauzuen langile kalifikatu bat zuen esku emaiten dugu. Presuna hori CIAS-eko Etxeko Laguntza Zerbitzuaren soldatako langilea da, beraz proposatu zerbitzuaren arduradun gira.
  • Enplegatu langileak kalifikatuak dira (moldakuntzak eta informazio bilkurak)
  • Etxeko Laguntzaileak eguneroko etxeko lanak egiten ditu (etxe garbiketa, xuriketak, erosketendako laguntza, ...)
  • Etxeko Laguntzaileak eguneroko egintzetan ere bere laguntza ekartzen ahal du (ikuzteko laguntza, mugitzekoa, apairuen jateko laguntza, ...)

Esku-hartzeen izaera

  • Eguneroko egintzak
    Bizitokiko gelen usaiako garbiketa (etxeko lan handiak salbu)
    Xuriketen, lisaketaren, joskintza lan ttipien egitea
    Erosketen egitea, apairuen prestaketa, apairuen jatea, beztitzea eta biluztea.
    Ur aski edatearen zaintzea
    Larrialdien kasuan, presuna lagunduaren familiaren edo medikuaren deitzea eta  CIAS-i erreportaren egitea,
  • Gorputzaren garbitasunaren zaintzea
    Egunero ikuzteko laguntza edo zainketa (mediku-egintzak salbu).
  • Presuna kanpoan laguntzea
    Erosketak, urrats administratiboak, bidaiak.
  • Presunaren sustengua
    Bakartasunari aitzina hartzea eta horren gelditzea,
    Jendeekilako eta familiarekilako harremanen atxikitzen laguntzea,
    Entzutea eta solastatzea,
    Estimulazio intelektuala eta psikologikoa,
  • Presuna lagunduaren, bere familiaren, zerbitzuaren eta beste bitartekarien edo instituzioen arteko harremanetan parte hartzea.

Zerbitzu horren onuradunak

    • Etxeko Laguntzaile baten zerbitzua nahi duten edozoin jende,
    • 60 urteko edo gehiagoko adineko jendeak,
    • Eri diren jende ez erretretadunak (Jendarte Segurantzaren & Mutualitateen ordainpartea dutenak),
    • Ahalmen urriko jendeak
    • Laguntza nahi duen edozoin presuna.

    Finantza-baldintzak eta fakturazioa

    Zerbitzuaren oreneko tarifa Kontseilu departamenduko Lehendakariak finkatu du, Etxeko Laguntza Dispositiboaren barnean.

    2017ko Etxeko Laguntza Hornitzaile Zerbitzuarendako oreneko prezioa 20,68 eurotakoa da. Erretreta Kutxaren laguntza duten baliatzaileentzat, CIAS-en oreneko prezioa CNAV-arena bezalakoa da, erran nahi baita, egungo egunean, oreneko 20,50 eurokoa.

    Diru-parte hartze bat baliatzailearen esku egoiten ahal da. Zerbitzuak aplikatzen duen oreneko prezioa eta erakunde diruztatzaileen menturazko parte hartzeak konduan hartzen ditu.

    Etxeko Laguntzaren gastuen ondorioz, dedukzio fiskalak izaiten ahal dira. Hilabeteka fakturatzen da ; Baionako Zerga Etxean pagatzen ahal da.

    Etxeko Laguntza Mandatari zerbitzuan, Baigorri Garaziko CIAS-ak, zerbitzu oren batentzat, kudeaketa gastuentzat 1,17 euro pagarazten du.  Hilabeteka ordainarazten da ; Baionako Zerga etxean pagatzen ahal da.

    Etxeko Laguntzaren gastuen ondorioz, dedukzio fiskalak izaiten ahal dira.

    Mandatari zerbitzua

    • Etxeko Laguntzailearen enplegatzaile zira (CIAS-ek betekizun berri hortan laguntza ekartzen dautzu, zure ordezkatzaile izan gabe)
    • Zure soldatako langileari Partikular Enplegatzailearen Soldatako Langileen Hitzarmen Kolektiboa aplikatzen duzu (Soldataren atxikitzea, kontratu bukaeran lizentziatzea, pesta egunak, ...)
    • CIAS-eko Etxeko Laguntza Zerbitzua langile kalifikatuen proposatzeaz eta ordezkatzeko langileen xerkatzeaz arduratzen da. Hala ere, zuk hautatu presuna bat lanarazten ahal duzu.
    • Etxeko Laguntzaileak eguneroko etxeko lanak egiten ditu (etxe garbiketa, xuriketak, erosketak, ...)
    • Etxeko Laguntzaileak eguneroko egintzetan ere bere laguntza ekartzen ahal du (ikuzteko laguntza, mugitzekoa, apairuen jateko laguntza, ...)

    Proposatu zerbitzuak

    Langileen xerkatzeaz gain, zerbitzua, zure izenean, laneko hartu nahi duzun presunari dagozkion administrazioko eta kondularitzako formalitate guzien egiteaz arduratzen da.

    • Zure beharraren azterketa eta aitzinkondu pertsonalizatua,
    • Mandatu kontratu baten idazketa,
    • URSSAF-ari enplegatzailearen deklarazioa,
    • Menturazko dispentsa galdea,
    • URSSAF-ari soldatako langilearen deklarazioa,
    • Lan kontratuaren idazketa,
    • Paga agirien edizioa,
    • URSSAF-ari hiruhileko jendarte kargen deklarazioa eta ordainketa,
    • Ordezkapenen kudeaketa (bakantzak, eritasuna)
    • Kontratu bukaerako prozedurak.

    Zerbitzu horren onuradunak

    • Etxeko Laguntzaile baten zerbitzua nahi duen edozoin jende,
    • Adinekoak edo besteen menekoak.

    Ordainketa moldeak

    • LANGILEARI
      Enplegatuari hilabete guziz banku xekez lan sari garbiaren pagatzea baitezpadakoa da.
    • ZERGA ETXEARI
    • Etxeko Laguntza Mandatari zerbitzuan, Baigorri Garaziko CIAS-ak, zerbitzu oren batentzat, kudeaketa gastuentzat 1,50 euro pagarazten du.   Hilabeteka ordainarazten da ; Baionako Zerga etxean pagatzen ahal da.
      Etxeko Laguntzaren gastuen ondorioz, dedukzio fiskalak izaiten ahal dira.
      Jendarte ordainsariak hiru hilabetetarik ordaindu behar dira.Zure adinaren eta egoera fiskalaren arabera, ordaindu gastuen beherapen bat lortzen ahal duzu, administrazioak definitu muga batean.

    Galdatuz geroz, aitzinkondu bat egina izaiten ahalko zauzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak

      • Nortasun agiri baten fotokopia,
      • Karta Bitalaren fotokopia,
      • A.P.A. ukaiten dela segurtatzen duen dokumentuaren fotokopia.(Dokumentu hori ezinbestekoa da jendarte segurantzako enplegatzaile kargen dispentsaren galdatzeko), zure kasuaren arabera,
      • Ezindura kartaren fotokopia,
      • Hirugarren Pertsona batendako Ordainsari Laguntzaren (ACTP) jakinaraztearen fotokopia,
      • Besteen meneko izaitea frogatzen duen beste edozoin idazkiaren fotokopia.

      Zure erretreta kutxaren zerbitzuari pagatzeko galdea egiten badakozu, zerbitzua nahi ala ez Hornitzaile Zerbitzu gisa proposatuko da. Jendarte Laguntza dutenentzat ere hola gertatzen da. A.P.A. duten jendeek, bai eta erretreta kutxa, mutualitate edo beste erakunde baten ordainparterik ez dutenek ere, hornitzaile eta mandatari zerbitzuen artean hauta badute.

      TELEKARGATU

      Etxeko laguntza zerbitzuko harrera liburuxka
       ( 138 Kb)

      Funtzionamendu araudia - Hornitzaile Zerbitzua - Etxeko Laguntza Zerbitzua CIAS ( 517 Kb)