INGURUMENA

Ingurumenaren kudeaketa Herri Elkargoaren eskumen inportante bat da, eta Baigorri eta Garaziko kantonamenduetako herriarteko kooperazioaren elementu aitzindaria izan da.
Etxe hondarkinen bilketa eta tratamendu mailako ahalen partekatzeko xedearekin abiatua izan zen, eta orain, Herri Elkargoko Ingurumen saila, alderdi anitzeko zerbitzu ekonomikoa eta langintza sortzailea da.

Luzaz bere problematika bakarra etxe hondarkinen bilketa eta tratamendua izan bazen, Ingurumen Sailaren gaur egungo aurpegi ugarien artean, hiru atxikiko ditugu:

Lurraldeko bizitzaile bakotxa aktore bazterrezina da eta zerbitzua untsa ibil dadin, Denen onespena, parte hartzea eta lankidetza baitezpadakoak dira.