ENERGIA - Energia politika berritzailea

Azken eguneratzea 2014/11/13(e)an

TEPOS sarearen mapa

2012ko ekainaren 29ko Elkargoko Kontseiluan erabaki ondoan, Herri elkargoak Eskualdeko Kontseiluak energia-autonomiaren eta %100 berriztagarrier buruz doan hornitzearen helburuen betetzeko behar dena egin nahi duten lurraldeer egin deialdiari erantzun zuen.

Garazi-Baigorriko Herri Elkargoaren kandidatura atxikia izan da. Akitania Eskualdeko beste 7 elkargo bezala, 2020eko Akitaniaren helburuen betetzean parte hartzerat engaiatzen da.  

Energia positiboko lurralde baten alde engaiatu

Energia positiboko lurralde bat, energia beharrak eginahala gutitu dituen eta energia berriztagarrien bidez mailaka estaltzen dituenak dira. Eredu hori jadanik Europako lurralde batean baino gehiagotan ibiltzen da eta helburu hori lortua dute.

TEPOS Sarearen kartaren ildo nagusiak (Energia positiboko lurraldea)

Kartaren izenpetzaileek kanpainako lurraldeek helburu hauen lortzeko eginkizun handia ukan dezaketelako eta behar dutelako ideia partekatzen dute:

  • energia gaien bereganatzea,energia kontsumoa eginahala apaltzeko eta energia berriztagarrien ekoizpena bultzatzeko egintzak burutzea
  • botere zentraler dei egitea (nazionalak, europarra),
  • baitezpadako trantsizio energetikoaren aldeko baldintza egokien gauzatzeko.

Holako urrats batean engaiatzea gai hauentzat onuragarri dela:

  • Ekonomia eta kanpainaren garapena
  • Soziala eta demokrazia: herritarren parte hartzea, energia-prekaritatearen apaltzea eta energiaren kostuen emendaketari minberatasuna, kohesio soziala eta lurraldearena,
  • Ingurumena: tokiko eraginen apaltzea eta energia eta berotegi efektuzko gasen isurketari dagozkion nazio eta nazioarte mailako engaiamenduen ardiestean parte hartzea.
  • Energia-eraginkortasunaren eta energia berriztagarrien garapenaren partalier izan eta lurraldea arlo horien antolatzerat lagundu.

Garazi-Baigorriko Herriko elkargoko lurraldearentzat

  • lurraldeko energia kontsumo maila,
  • aktibitate sailka beharren apaltze ahalmena,
  • energia berriztagarrien garapenaren ahalmena.

Egintzak

Energia positiboekilako familiak desafioa

Abenduaren 1etik apirilaren 30a arte, negu batean Garazi Baigorriko 14 familiek bederen %8ko energia ekonomiak egitera entseatuko dira!
Negu huntan Garazi Baigorri Herri elkargo eta Avenir elkarteak energia kontsumoa ttipitu nahi luketen familier desafio bat bota diete. ADEMEn iniziatiba da eta PRIORITERRE elkarteak antolatzen du. Urte guziz Frantzian 5000 familia baino gehiagok desafio horretan parte hartzen dute. Energia kontsumo beherakada bana beste %14koa da, obrarik gabe. Hala energiaren kostua murrizten da ere bai… Famili bakotxak bere abiaduraren arabera alda ditzakeen ohiturak eta jokabideak hautatuko ditu.
Garazi Baigorri Herri elkargoa Pirinio Atlantikoetan desafio hori antolatzen duen lehen lurraldea da eta Espace Info Energiak sustengu teknikoa ekartzen dio. Avenir elkartea animazioaz eta familien mobilizazioaz maiatzera arte arduratuko da. Bat bestearen kontra ariko diren bi taldeak XOKAKAO-k eta GLAGLADIATEUR-ak dira!