ETXE HONDARKINAK

Azken eguneratzea 2016/8/10(e)an

Etxe hondarkinen bilketa eta tratamendua, berexketa selektiboa, konpostatzea eta hondarkintegien erabilpena luzaz herriarteko egintzaren elementu federatzaile izan da, ahalen bateratzeko eta kostuen menderatzeko. Hondarkintegien erabilpena et Berexketa selektiboa azkarki garatu eta aniztu dira, horien kudeaketa eta tratamendua segurtatzen dituen Bil Ta Garbi Sindikatu Mistoarekin.
Etxe hondarkinen zerbitzua % 100 Etxe Hondarkinen Bilketa Zergak (T.E.O.M) diruztatzen du.

Hondarkinen bilketa

Garazi Baigorriko lurraldean, hiru bilketa eremu badira :

 

  • Donibane Garazi, Izpura eta Uharte Garazi herrietakoa
  • Garaziko kantonamendukoa
  • Baigorriko kantonamendukoa

Bilketa Nafarroaraino hedatua da hondarkin ezin birziklatuentzat, Luzaideko Bentetaraino egiten baita, hots, Arnegiko mugaraino.

Hondarkinen tratamendua

Garazi Baigorrin bildu etxeko zikinkeriak hondarkinen balioztatzeko eta tratatzeko Sarrikotapeko Mendixka gunerat eramaten dira :

Mendixkan, etxeko hondarkinen balioztatzeko sail bat bada, non hondarkinak bereizten baitira (zikinontzi beltzeko parte organikoarekin konpostaren egiteko) eta hondarkin ez lanjerosen biltzeko muntadura bat (zikinontzi beltzeko beste partearen lurperatzeko).

Lekualdaketa kaia ...

Berexketa selektiboari, konpostatzeari eta hondarkintegietako eramaiteari esker, ekonomia handiak egiten badira ere (2009an, 200 tona gutiago ekoitzi ziren, hots, 20 bidaia gutiago), konponbide iraunkorrago bat beharrezkoa da. Hortako dute Herri Elkargoak eta Bil Ta Garbi sindikatuak, Buztintze Iriberrin, hondarkinen lekualdaketa kai bat antolatuko. Lekualdatze kai horren bidez, zikinontzi-kamioien edukia, ondotik Bil Ta Garbiren kamioiek hondakinen baliotztatzeko eta tratatzeko Sarrikotapeko Mendixka gunerat garraiatuko dituzten iraulkietan hustua izanen da. Lekualdaketa kai baten ibilera biziki sinplea da: zikintegi kamioiendako goratua den helbide bat da, beren karga iraulki horietan hustu ahal dezaten, horiek, ondotik, Bil Ta Garbiren kamioiek Sarrikotapeko garraiatzeko.