BILKETA

Euskal Hirigune Elkargoak 2018 hastapenean Garazi-Baigorri lurraldeko hondarkin bilketa berrantolatuko du.
Indarrean ezarri zen hondarkinen bilketaren berrantolaketaren helburuetako bat etxeko hondarkinen (birzikla ezinak edo hondarkin larriak) zama tipitzea da, birziklagarriei leku gehiago egiteko.

Baliatzaile orok hondarkin gutiago ekoizteko :

  • Berextearen kalitatea eta kantitatea hobetuz
  • Lurperatzekoak diren hondarkinen partea gutituz

Zerbitzuaren kostua menperatzeko tratamenduaren kostuaren emendatzeari buru egiteko :

Etxe-hondarkin kilo baten tratatzea berexturiko hondarkin kilo bat baino bost aldiz gehiago gostatzen da !

Grenelle de l’Environnement-en betebeharrak errespetatzeko :

Etxe-hondarkinen gutitzea sustatzeko tarifikazioa inposatzen duena. Etorkizuneko tarifikazio horrek etxe-hondarkinen ekoizpen indibidualean oinarritua izanen da.

Bi bilketa mota plantan ezarriak dira

Hondarkinen borondatezko ekarpen guneak lurralde guzian

Etxe-hondarkinak botatzeko herri guzietan edukiontzi lurperatuak eta erdi lurperatuak badira. Zikinontzi horiek etxe bakotxari eman ezagugailu baten bidez idekitzen dira, eta Garazi Baigorri eremuko 30 herrietan erabil daiteke ezagugailua. Estalki birziklagarri, paper, berinaki, ehun eta pilen edukiontziak libreki erabil daitezke (ezagugailurik gabe).

Atez ateko bilketa Izpura, Baigorri, Donibane Garazi eta Uharte Garaziko herri barneetan

Herri horietako zentroko etxeetan bakarkako ontziak badituzte etxe-hondarkinentzat.
Etxe horietan zaku gardenak ere badituzte estalki birziklagarrien botatzeko.
Berinakiak eta paperak berexketa-edukiontzietara eraman behar dira.

Atez ate - 2019ko egutegi eta bilketa sektoreak

Baigorri / Uharte Garazi
Donibane Garazi hiri barnea
Donibane Garazi Hego sektorea
Donibane Garazi Ipar sektorea / Izpura
Baigorri
Uharte Garazi
Donibane Garazi
Izpura

Gaur, etxe-hondarkinak zenbatuak dira

 Hondarkinak nahi bezainbat ekartzen ahal dira, ez da mugarik. Hondarkinen bilketa zergaren
prinzipioa ez da aldatuko 2020 aitzin.

• Hondarkinak borondatezko ekarpen guneetara ekarri behar dituzten eskualdeak : Etxe-hondarkinak edukiontzietara botatzean, ezagugailuaren bidez zenbatuko da zenbat aldiz ideki diren edukiontziak. Zikinen botatzea optimizatzeko gisan, 80 litro behar dira bota edukiontzira, zaku batean edo gehiagotan.

• Atez ateko bilketaren eskualdeak : Bakarkako ontzi bakotxak txip elektroniko bat badu, eta bildua den aldi oro kontabilizatzen da: ontzia betea delarik baizik ez da atera behar, bilketaren bezperan.

Zure etxe-hondarkinen ttipitzeko, webguneko sail hauek irakurzkizu : berexketa selektiboa, hordarkintegiak, konpostatzea, janari-xahutzea bai eta Bilketaren gidaliburua ( 1.3 Mb).

Etorkizunean, etxe-hondarkinen prezioa aldatuko da

Egungo egunean, Etxe-hondarkinen Bilketa Zerga bizitegi bakotxaren alokatze balioari ehuneko bat (%12) aplikatuz kalkulatzen da. Ehuneko horrek hondarkin bilketa eta tratamendu zerbitzuaren kostua ordaintzen du. Zerga hau jabe bakotxak errezibitzen duen lur zergaren barne da.

Bihar, prezio akuilatzailea egun bezala lur zergaren parte izanen da eta 2 partetan zatituko:

  • Parte finkoa, baitezpadakoa: egungo zergaren ehuneko bat barnean izanen den etxehondarkinen
    bolumen batekin (ezagugailuen edo ontziaren bidez zenbatuak)
  • Parte aldakorra: parte finkoan zehaztu idekitze kopurutik goitiko idekitze gehigarrien
    araberakoa.

Prezio horiek indarrean sartuko dira Euskal Hirigune Elkargoko hautetsiek lurralde osoko prezioak finkatuko dituztelarik. Hautetsiek deliberatuko dute 2018ko udan abiatuko den azterketa berezitik landa.

Herritarrek prezioen aldaketen berri ukanen dute plantan ezarriak izanen direlarik.

Bilketa guneetan legez kanpo uzten diren hondarkinen kostua

Bilketa guneetatik kanpo uzten diren hondarkinek lan gehiago eskatzen dute. Ingurumena zaintzeko eta bizileku atseginak izan ditzagun, bilketaren langileek bilketa guneak zaintzen dituzte eta horrek kostu bat eragiten die bertako biztanleei.
Jendetasunaren kontrako jokabiderik ez !
Legez kanpoko hondarkintegiak eta bakotxaren hondarkinak erretzea debekatuak dira! Usaia horiek isun bidez zigortzen dira.

Zikinak hondarkintegian ezartzea urririk da partikularrentzat. Kartoinak, burdineria eta etxetresna elektrikoak botatzea kitorik da profesionalentzat.

Zerbitzu-zerga bereziaren plantan ezartzea herriko lokalak eta leku publikoak erabiltzen dituzten herri eta elkarteentzat

Zergatik zerga-zerbitzu berezia ?
Partikularrentzat eta zenbait profesionalentzat, hondarkinen desagerrarazteko zerbitzua Etxe Hondarkinen Bilketa Zergak du finantzatzen (EHBZ). Zerga hori alokatze-balioaren arabera kalkulatua da eta lur-zergaren bidez bildua.
Herriek, eta, beraz, haienak diren eraikin eta lokalek ez dute EHBZ ordaindu behar. Hondarkinen bilketa-zerbitzuaren erabilera orekatzeko eta erabiltzaile oro erantzule egiteko, zerbitzu-zerga berezia aplikatuko zaie herrier 2018ko apirilaren 3tik goiti.

Gehiago jakiteko
 ( 113 Kb)

Hondarkinen bilketa erreformaren lehen emaitzak

• Hona hemen, 2017ko lehen seihilekoarekin alderatuta, hondarkin birziklagarrien zamak izan duen bilakaera:
-    Berinek berdintsu segitzen dute
-    Paperek %32 gora egin dute
-    Enbalaje birziklagarriek %30 gora egin dute

2017ko seihilekoarekin alderatuz, etxeko hondakinen zamaren joera alderantzizkoa da: %23 hondakin larri gutiago! Honela, 2017an biztanle bakoitzak 23 kg ezartzen zuelarik edukiontzietan, urte bat berantago 15 kg besterik ez du ezarri. Honela, 2017an biztanle bakoitzak 23 kilo etxe-hondarkin ezartzen zuelarik edukiontzietan, 15 kilo baizik ez du ezartzen urte bat berantago.

Herritarren indarrei esker, etxeko hondarkinen tona kopurua apaldu da, eta hondarkin birziklagarrien tona kopurua goiti joan da. Jende gehiago etorri da hondarkintegietara (adibidez Baigorriko hondarkintegian %21 sartze gehiago izan dira apiril erditsutik). Horrek erakusten du parte hartze handiagoa bereizketan eta beraz hondarkinen balioztatzean. Hondarkin bakoitzak bere lekua hobeki atxematen du !

• Donazaharreko hondakintegi berriak emaitza baikorrak erakusten ditu hondakinen baloratze mailan, izan dadin kantitate edo kalitatean. Honen espazio handiari esker, erabiltzaile gehiago errezibitzen ahal dira, eta agenteek erreskiago begiratzen dute hondakinak nola sailkatuak diren. Izan ere, jendeek, agenteek kontseilaturik, haien hondakinak sailkaturik pausatzen dituzte lurrean, hondakin mota bakoitzarendako eginak diren kutxatiletan. Lurreko hondakintegia izanki, agenteen eta erabiltzaileen segurtasuna gehiago errespetatua da. Gune berri honen funtzionamenduak eta erabilpenak erabiltzaile eta agenteei antolaketa berria eskatzen dio, erreforma osoarendako bezala.

• Sailkapenaren emendatze handiari esker, bilketa gune batzuk laster betetzen direlarik bilketa langileek ahaleginak egiten dituzte lehenbailehen usteko, denen egunerokoa hobetzeko. Lehen urte hau egokitzapen garaia izanen da langile, herri eta biztanleentzako.

-> Sei hilabete hauek agerian ezarri dute jendeak hondakinen bereizteko beharraz jabetu dela. Bide horretatik segituz, Garazi Baigorri lurraldeko biztanleriak XXI. mendeko erronka eramanen du: ingurumena zaindu belaunaldi berrientzat.

Hots: Garazi Baigorri lurraldeko hondarkinak nora doatzi ?

  • Etxeko hondarkin larriak Xiberoko Mendixka tratamendu zentrora eramaten dituzte. Hondarkin organikoak konpostatu eta laborantzan erabiltzen dira. Birziklaezinak diren plastikazko puska ttipiak banatuak izanen dira eta zementu fabrikan ordezko erregai gisa erabiliak. Baina gelditzen diren hondarkinak (birziklagarriak eta birzikla ezinak) bertan lurperatzen dira.
  • Hondarkin birziklagarriak Baionako Canopia tratamendu zentrora eramaten dituzte bereizi eta berrerabiltzeko. Gaizki bereizi zirenak baztertu, pisatu eta Zaluagako (Senpere) lurperatze gunera eramaten dituzte. Gaizki bereizi diren hondarkinek etapa gehiago behar dute (eskuzko bereizketa, biltegiratzea, garraioa). Lurperatze gunera (hondakin birzikla ezinen jomuga) zuzenean joaten ez direnez, Etxeko Hondakinen Bilketa Zergan (EHBZ/TEOM) eragin zuzena dute.

Bereizten denaren kalitatea kantitatea bezain garrantzitsua da. Birziklapen egokia egiteko eta kostuak zaintzeko ongi bereiztea ezinbestekoa da!

Harremanetan jarri

EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA
Garazi Baigorri Lurralde Eremua
Lutxiborda
64220 DONAZAHARRE

dechets.garazibaigorri(at)communaute-paysbasque.fr

Ezagugailu eta ontziei, egoera aldaketei, zerga bereziari loturiko galderak

Claire Lataillade - 05 59 49 21 54

Bilketari loturiko galdera teknikoak
Marcel Mocho - 06 48 26 10 59

Berextearen praktikari loturiko galderak
Jenofa Larralde - 06 45 49 29 19