BIRZIKLATZEA

Azken eguneratzea 2015/7/2(e)an

Hondarkinen birziklatzeari esker, alde batetik, lehengai gutiago xahutzen da eta beraz baliabide naturalak begiratzen dira. Bertzalde, gure zikinontzien bolumena eta pisua ttipitzen dira eta beraz airea eta lurra gutiago kutsatzen.
Beraz, 1992ko uztailaren 13an, lege bat sortu da, Frantzia mailan, hondarkin birziklagarrien bereixketaren sustatzeko eta gidatzeko eta herritar guziak beren jokabidearen aldatzera sustatzeko. Hondarkin gehiago bereixirik eta birziklaturik, eta hondarkin gutiago lurperatzen da.

Nora joaiten dira gure hondarkinak, bereixi eta ?

Kontainer urdinetan eta horietan uzten diren estalkiak (plastikozko boteilak eta flakoinak, kartoina eta metala) eta papera Baionako Canopia bereixketa gunera eramaten dira.

Hondarkinak nola bereixiak dira ?

Gai horietarik bakoitza molde desberdinean eta bere aldetik birziklatzen da. Hondarkinak langileei heldu zaie, zinta garraiatzaile batzuen bidez, eta langileek bereixten dituzte, parte batean eskuz, 9 sail desberdinetan ezarriz :

  • Plastiko garden argizko boteilak eta flakoinak (PET argiak),
  • Plastiko garden ilunezko boteilak eta flakoinak (PET ilunak),
  • Plastiko garden opakuzko boteilak eta flakoinak (PEHD),
  • Kartoin finak,
  • Brika formako ontziak,
  • Papera,
  • Altzairua,
  • Aluminioa,
  • Errefusatzen dena, hots, bereixketa zentroan sartzen diren hondarkin ez birziklagarriak.

Bereixketan errefusatzen dena lurperatzeko zentrora igorria izanen da, etxeko hondarkinak bezala. Haatik, errefusatzen denaren tratatzearen gostua etxeko hondarkinena baino lau aldiz karioago da, hastapenean gaizki bideratzeagatik.

Materia desberdinen birziklatzea

Plastikozko boteilak eta flakoinak :

  • Plastikozko boteilak eta flakoinak estalkien kontainer horian botatzen ditut.
  • Haien barnekoa Baionako Canopia bereixketa gunera eramaten da.
  • Bereixketa gunean, boteilak eta flakoinak sailka bereixiak dira : PET argiak, PET ilunak eta PEHDak. Gero, sail desberdin horietako boteilak eta flakoinak paketatzen dira, garraiatzeko.
  • Berriztatzeko zentrora heltzean boteilak eta flakoinak xehatzen eta garbitzen dira. Horrela erdietsi lastoa bigarren mailako lehengai gisa hartzen da.
  • Bertze lantegi batzuetara igorriak izanen dira, produktu berrien egiteko.

••• Funtsezko informazioak •••

  • Plastikozko 27 boteila = jantzi polar bat
  • Birziklatu plastikoari esker tona bat plastiko berri egiten delarik, 500 Kg petrolio gutiago, 200 Kg gas natural gutiago eta pertsona baten 9 hilabeteko kontsumoaren heineko energia gutiago xahutzen da.

    Metalezko estalkiak

    • Metalezko estalkiak (metalezko edari-onziak, kontserba ontziak, aerosolak, aluminiozko ontzixkak) estalkien kontainer horian botatzen ditut.
    • Haien barnekoa Baionako Canopia bereixketa gunera eramaten da.
    • Bereixketa gunean, altzairuzko estalkiak aluminiozko estalkietarik bereixiak dira, iman bati esker. aluminiozko estalkiak bereixketa katean urrunago bilduak dira.
    • Altzairuzko paketeak lantegi batera  eramaten dira, han xehatzeko, urtzeko eta estiratzeko (laminatzeko), plaka batzuen egiteko gisan.
    • Aluminiozko paketeak lantegi batera eramaten dira, han xehatzeko eta gero urtzeko. Gero, aluminioa lingotetan moldatua da edo forma likidoan lantegietaraino garraiatua.
    • Altzairuzko plakak eta aluminiozko lingoteak bertze lantegi batzuetara eramanak izanen dira, produktu berrien egiteko gisan.

    ••• Funtsezko informazioak •••

    • 670 metalezko edari-ontzi = bizikleta koadro bat
    • Birziklatu altzairuari esker tona bat altzairu berri egiten delarik, tona bat burdin mea gutiago xahutzen da, 0,5 tona ikatz gutiago eta 120 Kg petrolio gordin gutiago, hots pertsona baten 9 hilabeteko kontsumoaren heineko energia gutiago eta pertsona baten 6 hilabeteko kontsumoaren heineko ur gutiago.
    • Birziklatu aluminioari esker tona bat aluminio berri egiten delarik, 2 tona bauxita mea gutiago xahutzen da, hots pertsona baten urte bateko kontsumoaren heineko energia gutiago eta 5 hilabeteko kontsumoaren heineko ur gutiago.
    • Altzairua eta aluminioa nahi bezainbat aldiz birziklatzen ahal dira.

    Papera eta kartoina

    • Papera kontainer urdinean botatzen dut eta kartoin finak eta brika formako ontziak estalkien kontainer horian botatzen ditut.
    • Haien barnekoa Baionako Canopia bereixketa gunera eramaten da.
    • Bereixketa gunean, multzo desberdinetan ezartzen dira, gero molde desberdinetan birziklatuko baitira.
    • Kartoin finen paketeak papertegi batera eramaten dira. Brika formako ontzi paketeak lantegi berezi batera eramaten dira. Kartoina makina berezi batean iragaten da, paper mami bilakatzeko, eta gero araztua, xuritzeko eta haren sendotasunaren hobetzeko. Gero, idortua da eta bestelakotua. Papera urean nahastekatua da (paper mamiaren egiteko makinan) zelulosa zuntzen arteko loturen hausteko. Pasta bat egiten da, araztua dena, gelditzen diren kolen, bernizen eta kortxeten kentzeko. Tinta kendu beharko da, pasta zuria sortu nahi baldin bada. Gero, zuntzek paperaren egiteko usaiako prozesua segitzen dute : urgabetzea, tinkatzea eta baporearen bidez berotuak diren zilindro batzuen gainean idortzea.

    ••• Funtsezko informazioak •••

    • Zapaten kartoinezko ontzi bat = 3 zereal ontzi birziklatu
    • Birziklatu paperari esker tona bat paper berri egiten delarik, 4 m³ egur gutiago, 100 aldiz ur gutiago eta 3 aldiz energia gutiago xahutzen da.
    • Kartoin finen eta brika formako ontzien birziklatzeari esker, 2,5 tona egur, ura eta energia gutiago xahutzen da.

    Berina

    • Berina kontainer berdean botatzen dut, buxonaren edo tapakiaren kentzea ahantzi gabe.
    • SLR enpresak berina biltzen du eta berinategi bateko bereixketa zentrora eramaiten.
    • Tratatzeko zentroan, berina xehatzen da, zikinak kenduak dira, hala nola metalezko uztaiak, iman batzuei esker.
    • Berinategian, erdiesten den produktua, kiskalkin izenekoa, 1500°C-tan berotzen da, berina pasta erdietsi arte. Boteila berrien egiteko moldekatua izanen da.
    • Kolore desberdinetako berina birziklatzean, berina koloretsu (berdea edo gaztaina kolorekoa) gisa baizik ez da birziklatzen ahalko.

    ••• Funtsezko informazioak •••

    • Berina nahi bezainbat aldiz birziklatzen ahal da.
    • Hastapenean, silize harrobietatik atera sablez egina da berina. Berina birziklatuari esker berina tona bat egiten delarik, guti gorabehera 650 Kg sable eta 100 Kg fuel olio gutiago xahutzen da (40 Kg berinaren urtzea saihestuz eta 60 Kg lehengaien ateratzea, garraiatzea eta egitea saihestuz). 200 Kg CO2 (berotegi efektuko gasa) gutiago isurtzen da.