HONDARKIN BEREIZKETA - Zer berex daiteke ?

Azken eguneratzea 2014/11/12(e)an

Borondatez egin Berexketa Selektiboari esker, material birziklagarri tona ugari baloratzen dira. Horren bidez, etxe bakotxean, funtsezko ekonomiak egiten ahal dira, berriz baloratzen diren materia guziak desbideratuz.

Etxe bakotxarendako argitaratu Berexketa gida baten laguntzarekin, elkargoak herritar guziak eginahala ongi informatzeko eta sentsibilizatzeko kezka badu, zer eta nola egin daitekeen jakin dezan. Urrats hortan zuen hobeki laguntzeko, webgune huntan eta Herri Elkargoan zuen esku utzi dokumentazioa eta informazioak kontsultazkizue dudatu gabe. Elgarrekin, hobeki egiten ahal dugu. Aipa dezagun, usaia onak har ditzagun. Ez zauku gehiago kostatuko. Gure hondarkinen  tratamenduaren kostua menderatzeko bide bakarra da.

Estalkiak, berina, paperak

Pilak

Pilak bereiziz, ez dugu energiaren eskasik izanen!

Pilak eta metagailu eramangarriak saltegietan, hondakindegietan edo, batzuentzat, borondatezko ekarpen guneen ondoan, bide publikoan dauden bilguneetara botatuz, ingurumena babesten laguntzen dugu, ber denboran hondakin arriskugarri horiei bigarren bizi bat eskainiz.

2010ean, pilen eta metagailu eramangarrien %34 bilduak izan dira Frantzian * !
* ADEME-k eman zenbakia (2012)

Pilak bereiztea birziklatuak izan daitezen, ongi da!

Gaur egun, piletan dauden materialen %50 baino gehiago eta metagailuetan daudenen %60 baino gehiago birziklatzen dira. Berreskuratzen diren ekai gehienak metalak dira: nikel, manganeso, burdin, merkurio… Birziklatze sareetara bidaliak dira produktu berriak egiteko gisan: kobrezko hodiak, autoentzako piezak, metalezko edari-onziak, teilatu hodiak, etxeko tresnak, bizikletak, gakoak edo pila zein bateria berriak…

Nola bereizi behar dira?

Pilak eta metagailu eramangarriak gero eta gehiago, eta ahalik eta hobekien bereizteko, bilgune bereziak leku anitzetan kokatu dira: saltegietan, supermerkatuetan eta hondakindegietan agerian aurkituko dituzue. Bilgune batzuk bide publikoan, borondatezko ekarpen guneen ondoan kokatuak dira. Hala, etxeko gainestalki birziklagarriak eta pila erabiliak batera uzten ahalko dituzue.

Pilak berrerabiltzea, hobeki da!

Bota daitezkeen pilak baliatzeko ordez, berriz karga daitezkeen pilak erabil itzazue. Jestu horri esker, osasun eta ingurumenarentzat kaltegarri izan daitezkeen osagai arriskugarriak dauzkaten hondakin gutxiago ekoiztuko dugu! Erosterakoan, berriz karga daitezkeen pilak eta hauen kargagailua aski garestiak dira, baina epe labur batean inbertsio hori errentagarri bihurtzen da.
Frantzian kontsumitu 20.000 tona pilaren %20 soilik dira berrerabilzen diren pilak.

Oihalak

Etxeko hondarkinen zikinontzian oraino anitz atzematen den oihalaren bereizketaren hobetzeko xedez, 14 oihal edukiontzi badira Garazi Baigorrin.

Edukiontzi horietan zer ezar ?

  • Estatu onean diren jauntziak.
  • Oihal higatuak.
  • Estatu onean diren zapatak (pareka sailkatzeaz oroit zaitez !).
  • Esku zakuak.
  • Etxeko oihalak.

Kasu : ez dezagun ahantz estatu onean diren jauntziak lekuko elkarteeri ere ematen ahal zezteela.

Zeri kasu eman behar zako ?

  • Zaku hetsietan ezar itzazue, umiduraz begiratzeko. Ahalaz, ez utz nahas-mahas edo kartoietan.
  • Jauntziak garbiak izateari kasu eman, eta ez daitezen pinturak, urinak eta disolbatzaileak zikindurik izan, horrengatik ez baitira birziklatzeko on izanen.
  • Estatu txarrean diren K-way edo zirak ez eman, ez baldin badira berriz jauntziak izaten ahal, ez baitira birziklatuak izaten ahalko.

Bereizketa hori eginez, bizilagun bakotxak urtean 7kg gutiago ezartzen ahalko luke zikinontzian (jauntziak, zapatak…).

Hondakin arriskugarriak bereiz ditzagun !

Etxeko, xitxuketako eta baratzezaintzako produktu anitzetan ekai arriskugarriak aurkitzen dira, osasun eta ingurumenarentzat kaltegarri izan daitezkeenak. Produktu horien hondarrak behar den bezala tratatu behar dira, hondakindegietara ekarriz.

Alabainan, harraskan hustuz gero, ur zikinen tratamendua trabatzen dute araztegietan. Etxeko hondakinekin batera utziz gero, bilketaz arduratzen diren langileentzat arriskugarri eta tratamendu zentroetako funtzionamendu egokiarentzat kaltegarri izan daitezke.
Bereizketa jestu egokiak segurtatzen du produktu horiek ahalik eta hobekien tratatu eta birziklatuko direla: « Ongi bereizia den hondakin arriskugarri bat, ongi tratatua den hondakin arriskugarri bat da! »

Aterabide bakarra : hondakindegia !
Ingurumenaren eta osasunaren gaineko eragin kaltegarriak ez dira desagertzen produktua hondakin bihurtzen denean edo baztertu nahi dugunean. Alderantziz. Produktu horiek kaltegabe bihur daitezen, aterabide bakarra hondakindegia da.

Gaur egun, Garazi Baigorri Herri elkargoko lurraldean dauden hondakindegiak behar den bezala tresnatuak dira bizi hondarrean diren produktu horien errezibitzeko. Gainera, langileek ikasi dute produktu horiek maneiatzen.
2014an, Garazi Baigorri Herri elkargoak 34 tona hondakin arriskugarri bildu ditu, hau da, 2,80 kg urteko eta biztanleko.

Zer da hondakin arriskugarri bat ?

Produktu arriskugarriak etxe guzian ezkutatzen dira eta egunero erabiltzen ditugu: xitxuketa egiteko, autoa mantentzeko, apainketa, baratzezaintza edo garbiketa egiteko… Produktu arriskugarriek barnean dauzkaten gauzak ahantzi gabe (kontsumo apaleko anpoila, termometroa, xiringa erabiliak…).
Produktu arriskugarriak aise ezagutzen dira: aski da gainestalkian agertzen diren ikurrak begiratzea, produktuak eragin dezakeen berehalako arriskua erakusten dutenak : ingurumenarentzat arriskugarria, toxikoa, kaltegarri/mingarria, erregarria, su har dezakeena, lehergarria edo korrosiboa.

Bestela kontsumitu hondakin arriskugarri alternatiba aterabideak erabiliz.

Artamenduetako hondarkinak

2013az geroz, kutsatzeko arriskua ekartzen duten artamenduetako hondarkinen biltzeko baliabide berri bat plantan da Bil Ta Garbi Sindikataren eta Sindikatan parte hartzen duten elkargoen eremuan, Akitaniako farmazialarien ordenarekin partaidetzan.

Ontzi horia nola eskuratu ?

Autoartamenduan ari diren pazienteek estalki berdearekilako ontzi hori hutsa farmazian eskuratzen ahal dute. Medikuaren ordenantza erakutsi beharko dute.
Bete ondoan, ontzia hondarkindegirat eraman beharko da.

Kasu : hondarkindegietan ez da neholaz ere ontzi hutsik emanen. Farmaziak dira horrendako baimena duten bakarrak.

Hondarkinak zergatik artoski bereizi ?

Xiringek, lantzetek, injektatzeko estiloen muturrek, xerrendek… etxeko hondarkinak biltzen eta tratatzen dituzten langileen zauritzeko arriskua ekartzen dute, ez baldin badira bereiz botatzen. Erabili ondoan artamendu produktu horiek bereizi behar dira, araubidearen arabera suntsituak izateko.

Zer egin epemugaz kanpoko erremedioez ?

Lurraldeko farmazia guzietan uzten ahal dira. Gero, Cyclamed sareak suntsituko ditu.

Zer egin erradiografia zaharrez ?

Partikularrek bi hondarkindegietan uzten ahal dituzte. Kasu, beren paperezko estalkitik kendu behar dira.

Ez da berexten ahal ...

HARREMANETAN JARRI

Jenofa LARRALDE - BEREXKETA TEKNIKARIA
TEL : 06 45 49 29 19     FAX : 05 59 37 33 01
E-maila :  jenofa.larralde(at)biltagarbi.fr