JANARI XAHUTZEA

FAO erakundearen arabera (Elikaduraz eta Laborantxaz arduratzen den Nazio Batuen Erakundea), gizakiaren kontsumoko urtero munduan ekoizten den janariaren hiruetarik bata galtzen da.

Zenbakia : Urtero 1,3 miliar tona elikagai gastatuak dira.

Janaria behar gabe xahutzean zer da jokoan ?

Xahutze horren ondorioak anitz dira: finantza, etika (munduko jendetzaren %13k janari eskasia pairatzen du) eta ingurumen (botatzen den janari ororen ekoizteko, ura baliatu da eta CO2 aurtiki) mailakoak.

Janari xahutzea hornitze kate osoan zehar gertatzen da, laborantxak ekoizten duenetik jaten den arte, baita biltzean, eraldatzean eta banatzean ere. Bakotxak bere heinean eragin dezake!

Zergatik janaria behar gabe xahutzen dugu ?

Arrazoin frango badira :

  • janaria nola kontserbatzen den ez jakitea,
  • erosketak egiterakoan baliagarri ez diren produktuak erostea,
  • behar baino gehiago kontsumitzera akuilatzen duten egin-molde komertzialak,
  • kontsumitze epemugak ez ezagutzea eta janariak nola untsa kontserbatzen ez jakitea
  • janari hondarrak nola kozinatu ez jakitea, eta abar.

Jende gehienek ez dakite batere zonbat janari hondarkin sortzen duten, ez dira ohartzen behar gabe xahutzen dutela.

Zoin dira abileziak ? Behargabeko xahutzearen kontrako eko-urratsak :

Apairuak planifikatzea eta erosketa listak egitea

  • Asteko apairuak aitzinetik pentsatzen ditut.
  • Joan aitzin, armairuetan eta hozkailuan zer gelditzen den so egiten dut eta erosketa zerrenda bat egiten dut.
  • Erosketak egiten dituztan tokian, zerrendan idatzi dituztanetarat mugatzen naiz, eta promozio eskaintzeri kasu egiten dut ene buruari galdera onak pausatuz: Zinez behar duta? Dena kontsumitzen ahalko ote dut?...

«Anti-xahutze» abilezia: erosketak tripa hutsik egiterat ez joan! Horrek, mementoan berean enbeia emaiten dauzueten, bainan zuen zerrendan ez diren janarien erosteko ezinegona saihestuko du !

Iraungitze datak aitzinetik kontrolatu

Bi iraungitze data mota desberdin badira :

  • « …… arte kontsumitzekoa» Kontsumitzeko Epemuga (KE) da. Adierazi egun hortarik aitzina, produktua ezin da ez saldu ez jan.
  • « Hobe …… aitzin kontsumitzea» Erabilpen Optimorako Epemuga (EOE) da, gaindituz geroz produktuaren gustua eta nutrizio ekarpena andeatzen ahal dela jakinarazten duena. Beraz, EOE gainditua duen ekoizkin bat ardura oraino jaten ahal da.

Kopurua neurtu

  • Mahaian diren presuneri egokitu kopurua kozinatzen dut.
  • Hortako, tresna egokiak baliatzen ditut (neurtzeko basoa, balantza, koilara handiak edo ttipiak…).

Janaria kontserbatu

  • Hozkailuan, hotz guneen arabera biltzen dut.
  • Jakiak untzi hermetikoetan biltzen ditut ez daitezen hozkailuan honda.
  • Kontsumitzeko epemuga pasa aitzin jaten ahalko ez dituztanak hormagailuan sartzen ditut.

Anti-xahutze» abilezia : erosketak sartzerakoan, erosketak untsa antolaturik bildu: lehenik jan beharrekoak aitzinean edo gainean kokatu.

Behargabeko xahutzeen kontrako gida bat :

Sakelako formatuko 8 orrialdetan, dokumentu horrek eko-jestuak presentatzen ditu, hala nola jatekoen ongi kontserbatzea, epe mugen aitzinetik ikustea… edo norberak egiteko errezetak, otordu hondarren prestatzeko eta horri esker behargabeko xahutzerik ez egiteko. Beraz, « erradi orbel eta koral dilista salda » edo « hozkailuko hondarrekin egin bixkotxa » dasta itzazu, « pasta maskor gratinatu » famatuak ahantzi gabe… Errezeta horiek errexak dira eta bereizketaren aholkulariek dastatu dituzte.