KONPOSTATZEA

Lurraldeko 1600 etxetan nunbait han konpostagailu bat baliatzen da eta ondorioz zikinontzi arrunten arintzean parte hartzen dute, elementu ustelkorrak desbideratuz : Baigorriko eta Buztintzeko hondarkintegietan, plastikozko edo zurezko konpostagailuak urririk eskuratzen ahal dira.

Konpostatzea zer da ?

Konpostatzea naturalki egiten da eta hondarkin organikoak humusa bezalatsu den lur-ustel bilakatzen ditu.Materia organikoa ura eta airea hunkitzearekin deskonposatzen da, milioika organismoren lanari esker.Zurikinak, apairu hundarrak, kafea, ximineiako hautsak, baratzeko hondarkinak eta papera ere konposta daitezke, unkailu aberatsa eta naturala emanez.

Kompostatzea zendako praktikatu ?

Konpostatzearen bidez, gure hondarkinen zati handi bat desbideratua da.Sukaldeko hondarkinek gure zikinontziaren pisuaren herena osatzen dute. Bestalde, ekoitzi lur-ustela lurrarentzat eta landareentzat unkailu organiko ezin hobea da. Konpostagailu bat eskuratzeko - zure hondarkintegira joan.

 

 

Baratzegintza naturalaren gidaliburua

Bil Ta Garbi Sindikatak egin baratzegintza naturalaren gidaliburu huntan agertzen diren jarraibideak segituz zure zikiontziaren pisua ttipituko duzu eta aldi berean zure baratzea zainduko. Alabainan, Bil Ta Garbiko egiteko nagusia etxeko hondarkinen tratamendua bada ere, sentsibilizazio egintza frango obratzen ditu hondarkinen ttipitzea eta berexketa bultzatzeko. 2009an, Bil Ta Garbi Sindikatak ADEME*-kin hondarkinen ekoizpena %7-z ttipitzea helburu gisa finkatzen duen Prebentzio Tokiko Programa bat sinatu du. Konpostatzeari buruzko eta baratzegintza naturala bezalako egintzek hondarkinen ttipitzea laguntzen dute.

TELEKARGATU

Téléchargez le Guide du Compostage ( 2.1 Mb)