ACCUEIL DES PROFESSIONNELS EN DECHETERIES

Azken eguneratzea 2017/5/29(e)an

2013ko martxoaren 1etik goiti hondarkin profesionalen ezabatzeko proposaturiko zerbitzua kanbiatuko da: profesionalen errezibitzea Buztintze eta Baigorriko hondarkintegietan Herri Elkargoak enpreser begira proposaturiko zerbitzuaren funtsezko elementu gisa konfirmatua da. Trukean, eta lehen aldikotz, sarbide moldeak zehaztuak dira.

Bolumen haundiagoak, bainan ongi antolatua den birziklatzea

Bi lekuetan metaturiko bolumenek 2012an 3400 tona gainditu dute, 2009an 2300 tonakoak zirelarik. Hondarkintegiekin birziklatze tasa hobetzen da (hondarkintegietan errezibituriko ekaien %60a baino doi bat gehiago birziklatuak dira), gure aktibitateek ingurumen gaineko eragina ttipitzen parte hartzen dute, eta bide batez gure hondarkinen tratatzeko gastuak menperatzen laguntzen ere. Gainerat, muntadurak arauen araberakoak emaitea ondoko hilabeteetan aitzinikusi beharko da. Errezibitze baldintza satisfagarri batzuen atxikitzeko Herri Elkargoaren eginahalak jarraikiak dira.

Hondarkintegien errezibitzearen antolaketarekin batean idekitze tenoreak kanbiatu dira :

  • Profesionalendako errezibitze aldi berri bat ostiral arratsaldeetan,
  • bi hondarkintegien arteko idekitze aldien desberdintasuna idekitze orokorra zabalagoa izan dadin.
  • Beste aldaketa bat: ekai batzu urririk hartzen dira eta beste batzu aldiz ordainduz

Elkargo kontseiluak, 2012ko abenduaren 18ko bozketa bidez, profesionalak lagundu nahi ditu eskaintzen dituen zerbitzuak hobetuz, bainan profesionalek ekipamenduen diruztatzean parte har dezaten nahi du ere.
Bil ta garbiren -sailen antolatzeaz arduratzen dena- lurraldeko elkargoen artean harmonizatu eta partekaturiko prezioaren araberakoa da prezioa.
Oroitaraz dezagun zerbitzua hondarkintegien idekitze aldian bakarrik balia daitekeela zuzentasuna eta iraulkien kudeaketa ona bermatzeko. Obratu aitzin, langileak dispositiboa enpresa nahiantekin probatzeko mobilizatuak dira.

HARREMANETAN JARRI

Claire VINCENS 05 59 37 32 03 deituz edo hondarkintegietan errezibitzeaz arduratzen diren langileekin.

Telekarga

Araudia ( 182 Kb)

Prezioak ( 971 Kb)

Profesionalen izen-emaite imprimakia ( 56 Kb)