IBAI ETA ERREKEN KUDEATZEA

Azken eguneratzea 2016/4/4(e)an

Errobiko Ibarraren Sindikatuak sustaturik, Garazi-Baigorri Herri Elkargoak ibai eta erreken mantentzearen eskumena bere gain hartu du. Eskumenak berriz definituak izan dira, 2012an (2012ko ekainaren 12ko deliberoa).

Herri elkargoak burutu behar diren obrak erabakitzen ditu, finantzabideak xerkatzen ditu eta diruztatzeko gelditzen den partea segurtatzen, obren burutzeko behar diren enpresen kontsultak antolatzen ditu, urari buruzko legeari doazkion baimen eskaerak segitzen ditu, eta ontsa eginak izan direla segurtatzen du.

Errobiko Ibarraren Sindikatuko Maxime DIRIBARNE et Joan RODRIGUES erreka teknikariek lurraldean esku hartzen dute. Ibai eta erreken zaintzeaz, horien funtzionamenduaz, ur bazterreko bizitzaileen informatzeaz, diagnostikoaz eta lanen obralaritzaz arduratzen dira.

Errobiko Ibarraren Sindikatua

Errobiko Ibarraren Sindikatuak 46 herri eta ACBA (Agglomération côte basque Adour) hirigunea biltzen ditu. Sindikatuak Errobiko eta haren ibaiadarretako uraren kalitatearen hobetzeko lan egiten du. Horren kausitzeko, 7 ardatzetan ari da :

  • Ibaiaren arroaren mailako ur baliabidearen kudeaketa integratuzko politiken definitzea : saneamendu kolektiboko eta ez kolektiboko muntaduren diruztatzea,
  • Laborantza saileko laguntza, bai teknikoa eta bai diru alorrekoa : Laborantza eta ingurumenaren alorreko neurriak eta konpost egitearen diruztatzea,
  • Natura 2000 « La Nive » guneko DOCOB dokumentuaren animatzea : Natura 2000 gunean ondorioak ukan ditzaketen ondorier buruz ebaluatu beharrak diren proiektuen inguruko kontseiluak,
  • Ingurumenari buruzko heziketa : Proiektu pedagogikoa, "Errobi zero hondarkin" operazioa,
  • Azaleko uren kalitateari buruzko segimendua eta informazioa,
  • Elkargoetan pestiziden ttipitzea : belarrak kentzeko planen egitea,
  • Ibai eta erreken kudeatzea – Sindikatuko langileek obratzen duten herri elkargoen eskumen bat.

Zaintza

Herri Elkargoak ibai eta erreken mantentzearen eskumena badu, Estatuaren eskumenen eta erreka bazterreko lur jabeen ahalmenen eta arduren erresalbuarekin. Ibaiaren behealdetik gainaldera, ibaiaren ibarreko elkargo guziek (Itsasaldeko Errobiren Sindikatu Mistoa, Errobi Herri Elkargoa, Garazi-Baigorriko Herri Elkargoa) ahalmen hori berriz definitu dute, 2012-2016 denboraldiko kudeaketa egitarau baten eraikitzeko xedez (2012ko ekainaren 12ko deliberoa) ( 129 Kb). Egitarau horri lotu lanen (animazioa, obrak, segimendua) gostua 756 600 €tan estimatua da, zergarik gabe (HT) (2012ko abenduaren 18ko deliberoa) ( 156 Kb).

 

Berritzeko eta gerizatzeko gauzatu egintzak

  • Uholde eta higadura arazoen jatorrian diren hondarkin metatuen kentzea ;
  • Ur-bazterreko landarediaren kudeaketa prebentiboa, hondarkin metatzeen saihesteko :
    uholdeek eraman ditzaketen eta ur-bazterrentzat eta zubientzat arriskutsuak izan daitezkeen zuhaitzen mozketa, xedarratzea eta birlandatzea ;
  • Hautuzko mozketa, geruza guzietako (zuhaixkak eta zuhaitzak) esentzia moten eta adinen anizteko ;
  • Lur metatzeen tratamendua : beren energiaren bideratzeko, ibai eta errekek ekaiak garraiatzen dituzte eta gero berriz uzten. Lur metatzeen kudeatzeko, ekaiak eramaten dira, metatzen diren lekuetatik ateratzen diren lekuetara, erreka bazterren higatzearen mugatzeko xedez ;
  • Ur-bazterren egonkortzea : ur-bazterren eta ibai-ohearen higatzea fenomeno naturala da, ibai eta erreken ibilera onaren parte dena. higadurak azpiegitura publikoak mehatxatzen dituelarik (bideak) edo pribatuak (bizitegiak), geriza sistema bat plantan ezartzen ahal da, teknika goxoak baliatuz (ibai eta erreka bazterretan egokiak diren esentzien landatzea, ur-bazterren egonkortzeko xedez) edo gogorrak (arroken ezartzea) ;
  • Ingurumenaren kalitatea andeatzen duten zikintegi salbaien kentzea : bistaren aldetik eta ekologiaren aldetik, eragin handia bada. Herri Elkargoak hondarkintegiak kudeatzen ditu, Buztintze-Hiriberrin eta Baigorrin, nun puska higatuak uzten ahal baitira.
  • Espezie inbaditzaileen kudeatzea : ur-bazter antolatuak edo erregularki artatuak bereziki egokiak dira espezie inbaditzaile batzuentzat. Errobin, bi espezie bereziki garatuak dira : Reynoutria japonica eta negundo astigarra. Koipua, Buddleja davidii eta Phytolacca americana ere badira.

Obra guziak legearen mugetan egiten dira : Estatuak baimentzen ditu, urari buruzko legeari jarraikiz. Estatuko zerbitzuak (DDTM) kudeaketa programa ikertzen ari dira, Denen Probetxuko Deklarazioaren (DIG) erdiesteko menturan. Deklarazioak baimena ekarriko du, bai urari buruzko legeari doakionez, eta bai ur-bazterreko jabeen funtsetan esku hartzeko. Baimen horiek lanen egiteko baldintzak finkatzen dituzte : esku hartzeko onartua den epea, egiteko moldeak, hartu behar diren segurtasunezko neurriak, jarraibide bereziak.

Garazi Baigorri kudeaketa programa

Erreken estrategiaren definizioa

Harremanetan jarri

>>> Animazioa