SPANC

Azken eguneratzea 2016/7/12(e)an

SPANC, edo Saneamendu Ez Kolektiboaren Zerbitzu Publikoa, 1992ko Urtarrilaren 3ko uraren legeak sortu zerbitzua da. Bere zeregin orokorra bikoitza da: hirigintzako agiri guzien bideratzea (saneamendu dispositiboer eta instalazioer dagozkien hirigintzako agiriak, eraikitzeko baimenak eta araberakotasun agiriak), eta jadanik badiren saneamendu instalazioen zaintza, kontseilatuz eta instalazio guzien mantentzea obratuz - 2600 inguru lurraldean - bai eta ere arauen araberakoak ez diren edota sanotasun publikoaren kontra doazen instalazioen zaharberritzea.

Oraingo egunean, instalazioen % 65a ez da arauen araberakoa, bainan horren % 30k baizik ez du ingurumenean edo higiene publikoan ondorio txarrik ; hortako, lehenik, instalazioen diagnostikoaren egitea interesgarri da (1. kontrola), guzien egoeraren ikuspegi osoaren ukaiteko eta arrisku handiko instalazioen kokatzeko.

Zerbitzua

Eskumen mugatuak

  • Baitezpadako kontrol teknikoa
  • Hautuzko mantentzea eta zaharberritzea

Industria eta merkataritza izaerako zerbitzu publikoko kudeaketa bat

  • Aurrekontu autonomoa eta orekatua
  • Zerga bidez ordaintzen den erabiltzaileendako

Baliatzaileak laguntzea xede duen zerbitzua zeinetan hautetsiak oinarritzen ahal diren gainerateko zeregin publikoak koordinatzeko :

  • Sanotasun publikoaren zaintza
  • Hirigintzaren kontrola
  • Zaharberritze programen bideratzeko lagun dezake

Herriarteko elkargo baten abantailak

  • Giza baliabideak eta materialak bateratzea
  • Kostuen ttipitzea
  • Lurralde osoaren kudeaketa homogeneoa

Karga

SPANC zerbitzua industriala eta merkataritzakoa da, baliatzaileak zerga bidez ordaintzen duena. Zerbitzuaren (kontrola eta mantentzea) kargen estaltzeko da zerga hori ordaintzen, zerga finkoa da.

HARREMANETAN JARRI

Pierre Damien PEYROT - SPANC TEKNIKARIA
EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAN
Garazi Baigorri Lurralde eremua
Lutxiborda
64 220 DONAZAHARRE

TEL : 05 59 49 21 52 • 06 76 83 14 74    
FAX : 05 59 37 33 01

spanc.garazibaigorri(at)communaute-paysbasque.fr

TELEKARGATU

SPANC - 2015eko urteko txostena ( 336 Kb)