FITXA TEKNIKOAK

Barnatasun gutiko barreiatze-lubakiak

Tratamendu dispositibo hori lurraren ezaugarriek ahala emaiten duten aldi oroz gauzatuko da (malda  % 5 baino ttipiagoa, zabalera nahikoa, behar bezalako iragazkortasuna, ...) Isuri aitzin-tratatuak barnatasun ttipiko lubaki legar xehez beteetan barreiatzen dira, lurrean emeki sar daitezen eta lurreko mikroorganismoek garbi dezaten ahalbidetuz. Ur tratatuen husketa lurpean sartuz eginen da.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 76 Kb)

Lur peza patartsuendako barnatasun gutiko barreiatze-lubakiak

% 5 eta 10 arteko patarrentzat, barnatasun gutiko barreiatze-lubakien teknika erabiltzen ahal da, lubakiak maldari perpendikularki kokatuz. Lubakien zilaketa lur peza ordoki batendako baldintza berdinetan egiten da, berezitasun batzuekin. % 10 baino gehiagoko patar baten kasuan, barreiatze-lubakiak ezartzea legez kanpokoa da, baldintza batzuetan, infiltrazio terrazen antolatzea egingarri denean salbu.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 80 Kb)

Barnatasun gutiko barreiatze-ibilgua

Saneamendu autonomo sare hori baliatua da erresistentzia mekaniko ahularengatik, infiltrazio lubakien egitea zaila delarik (adib. : lur sabletsua). Lurpeko barreiatzea zola horizontaleko indusketa bakarraren bidez egiten da.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 75 Kb)

Ibilgu iragazle ez drainatua

Saneamendu sare hori baldintza hauetan egokia da:
- Azaleko lurra irazgaitza eta lurpea iragazkorra ;
- Lur iragazkorregia.
Orduan, lurraren ordez, silizio-sable gisako ale-material batez ordezkatzen da.  Ur-araztea sableak eta legarren inguruan finkatu mikroorganismoek egiten dute. Ur tratatuak lurpean sartuko dira.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 84 Kb)

Isuri bertikaleko ibilgu iragazle drainatua

Dispositibo hori lurra aski iragazkorra edota ur-tapatzeek hunkitua delarik kontseilatua da.Orduan, lurraren ordez, silizio-sable gisako ale-material batez ordezkatzen da. Ur-araztea sableak eta legarren inguruan finkatu mikroorganismoek egiten dute.Filtroaren oinarrian, drainadura batek ur tratatuak biltzen ditu, azaleko ingurumenean husteko. Azaleko ur-ingurumenerat buruzko isurketa bakan egiten denez, isurketa lekuko jabeak baimendua izan behar da. Infiltrazio putzu bateko edozoin isurketa egin aitzin, Prefeturaren baimen bat lortu beharko da.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 93 Kb)

Zeolita-pilako ibilgu iragazle drainatua

Dispositibo hori saneamenduko eremu baliagarria ttipiegia, edota lurra ez delarik aski iragazkorra edo ur-tapatzeek hunkitua delarik gomendatua da.
5 m3-ko ur guzien hobi baten behealdean ezarri behar da, eta 5 gela nagusi edo gehiagoko etxeentzat baizik ez da muntatzen ahal.
Orduan, lurraren ordez kabasita gisako zeolita naturalezko ale-material bat ezartzen da eta azal irazgaitz batean kokatzen.Zeolitek eta legarren inguruan finkatu mikroorganismoek ura garbitzen dute. Filtroaren oinarrian, drainadura batek ur tratatuak biltzen ditu, azaleko ingurumenean husteko. Azaleko ur-ingurumenerat buruzko isurketa bakan egiten denez, isurketa lekuko jabeak baimendua izan behar da. Infiltrazio putzu bateko edozoin isurketa egin aitzin, Prefeturaren baimena lortu beharko da.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 86 Kb)

Isuri horizontaleko ibilgu iragazle drainatua

Dispositibo hori usaiaz kanpoko kasuetan plantan ezarri behar da bakarrik: lur irazgaitza eta sable-filtro bertikal drainatuaren ordezkoa, isurbiderat buruzko patarra ez delarik aski zuta eta goratze-postu baitezpadakoa delarik. Dispositiboa legar xehezko eta sablezko material segida horizontal batez egina da.Ura materialek eta legarren inguruan finkatu mikroorganismoek garbitzen dute. Filtroaren behealdean, draina batek ur tratatuak biltzen ditu, azaleko ingurumenean husteko. Azaleko ur-ingurumenerat buruzko isurketa bakan egiten denez, isurketa lekuko jabeak baimendua izan behar da.Infiltrazio putzu baterako edozoin isurketa egin aitzin, Prefeturaren baimena lortu beharko da.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 87 Kb)

Barneratzeko lur metaketa ez drainatua

Filtratze-pentoka orozbat lurpeko ur geruzaren maila goregia delarik (gune urpegarria) eta ingurumenaren ezaugarriak horren ezartzeko egokiak direlarik erabiltzen da (iragazkortasuna behar bezalakoa). Orduan, jadanik baden lurrean ibilgu iragazle ez drainatu bat egiten da. Teknika horrentzat, orokorki, etxea ez delarik gainaldean kokatua, aitzinetik tratatu isurien goititzea beharrezkoa izaiten da. Ura sableak eta legarren inguruan finkatu mikroorganismoek garbitzen dute. Ur tratatuak lurpean sartzen dira.

Fitxa teknikoa kontsultatu ( 87 Kb)