MANTENTZEA

Azken eguneratzea 2017/3/22(e)an

Bakotxak bere saneamendu ez kolektiboko muntadurak erregularki garbi ditzan funtsezkoa da:

  • Tratamendu instalazioen tapatze lanjerren saihesteko (hobi septikoaren eta gizen-ontziaren ondotik kokatu hoditeria eta drainak).
  • Hobi septikoetako lohietan, bakteria, birus eta osagarriarendako nahiz ingurumenarendako kaltegarri diren gai kopurua handia da: erreketarat eta gure ingurumenerat joan daitezen saihesteko.
  • Hobi septikoa untsa dabilela segurtatzeko: hobiko lohi kopurua handiegia bada, materiak ez daitezke gehiago dekanta, eta hobiak bere aitzin-tratamendu lana ez du gehiago egiten.
  • Zonbatetarik :hobi septikoenak eta ur guzien hobienak: 4 urtetarik nunbait han.
    Gizen-ontziak: urtean behin gutienez!

Saneamendu ez kolektiboko instalazioen mantentze zerbitzua

Saneamendu ez kolektibo instalazio bat duten eraikinentzat, jabeak erregularki mantenua eta hustea egin behar ditu.

Horregatik, Garazi-Baigorriko Herri elkargoko Saneamendu ez Kolektiboaren Zerbitzu Publikoak instalazio ez kolektiboen mantentze zerbitzu bat xutik ezarri nahi izan zuen. Horretako, SDEPE enpresa onetsiarekin merkatu berri bat pasatu ginuen. Egintza kolektibo horren bitartez, SPANC zerbitzuak gehigarrian zehaztuak diren prezioak proposatzen dauzkizue.

Araudiak instalazioen erabilpen eta izartze arruntentzat husturak izan daitezen behartzen du, eta lohien goratasuna hobiaren bolumen erabilgarriaren %50eko heinerat heltzen denean, erran nahi baita 4 urtetarik nunbait han.

Garazi-Baigorriko SPANC zerbitzuak proposatu zerbitzuaren bidez, denen instalazioak arauen araberakoak ezartzen ahal dira, jakinez zerbitzuak interesatzen ez dituenek, nahi duten enpresari dei egiten ahal dutela.

Zuen instalaziorat jiterakoan, enpresaren izena, huste eguna eta burutu zerbitzuaren ezaugarri zehatzak zehazten dituen agiri bat emana izanen zauzue ;

Garazi-Baigorriko Herri elkargoaren eta Ur Garbiren artean izenpetu hitzarmenak Izpurako sindikatuaren araztegian husgaien tratatzeko ahala emaiten du. Mantentze operazio hortaz balia zaitezten eta inprimaki hori Herri elkargoko SPANC zerbitzuari itzuliz izena eman dezazuen azkarki kontseilatua zauzue.

Mantentze zerbitzuaren ibilera baldintzak

Herri Elkargoak mantentze operazioak arauen araberako baldintzetan eginaraztea hitzemaiten du.

1.ARTIKULUA - ESKU SARTZE EPEA :

Esku sartze epea, horren galdea eskuratu ondoan, 4 aste ingurukoa da. Esku sartze presatuentzat 24 orenetarat jauts daiteke, hots, hobi septikoa tapatua edo gainditua delarik. Kasu horretan, esku sartze prezioa emendatzen da.

2.ARTIKULUA - ESKU SARTZE GALDEA :

Galdetzaileak Garazi-Baigorriko Herri elkargoko SPANC zerbitzuari esku sartze galde inprimaki bat igortzen dako, inprimakiaren gibelean idatziak diren galdatu esku sartze zerrendarekin batera (programatuak edo presatuak).

3.ARTIKULUA - ESKU SARTZE MOLDEA :


Telefono edo e-mail bidez sistematikoki baieztatua izanen da.

4.ARTIKULUA - ESKU SARTZE BALDINTZAK :

Instalazioetako erregistro edo isurbideetako begi guziak hurbilerrexak izan beharko dira, enpresaren lanaren errexteko.
Bisitak egun erdika antolatuko dira. Esku sartze denboran, galdetzailea hor izan behar da. Saneamendu sistema eta egin behar den mantentze operazioaren izaera ezagutu beharko ditu.

Esku sartze denboran, presiopeko urez garbitzen duen kamioi bat jinen da, bainan tresna edo materia iragazlerik ez da ordezkatuko.
Emaitza eta oharpen guziak eta galdetzailearen menturazko oharrak esku sartze fitxa batean idatziko dira, berak izenpetua, obratu zerbitzuak eta ordaindu beharreko zenbatekoak oroitaraziko dituena.

5.ARTIKULUA - ORDAINKETA MOLDEAK :

Galdetzaileak Herri elkargoari mantentze operazioari dagozkion gastuak pagatuko ditu, eta BAIGORRIKO diruzaintzak horretako egin ordainketa titulu bat emanen dako.

Saneamendu ez kolektiboko mantentze esku sartze prezioak (2016 - 2017)

TELEKARGA

Mantenu zerbitzuko eskaera orria
 ( 645 Kb)