ZEREGINAK

Herri Elkargoko Spanc teknikaria saneamenduari buruzko partikularren solaskidea da. Kontseilaria da, eta laguntza teknikoa ekartzen du instalazio berrientzat zein jadanik diren dispositiboentzat.

Baitezpadako zereginak

Instalazio berrien kontrola

  • Hirigintzako agirien azterketa teknikoa eta administratiboa,
  • Eraikitze baimener buruzko iritzia (kontzepzioaren eta sarearen izaria),
  • Lana behar den bezala egina izan den kontrolatu, lurkatzea egin aitzin.

KASU ! SPANC zerbitzuak ez du nehola ere ez instalazio baten proiektua jabearen ordez pentsatzen.

Existitzen denaren kontrola

Instalazio guzien aldikako bisita bat da (4 urtetarik egiten dena):

  • Lanen eta horien hurbilerrextasunaren estimatzea,
  • Isurkien jariatze onaren kontrola,
  • Lohien hobietako mailaren egiaztatzea,
  • Noiztenka hustua eta garbitua dela egiaztatzea,
  • Hala bada, gizen-ontzien mantentzearena.

Hautazko zereginak

Mantentzea

Hustea eta garbitzea egiten dituen enpresak baliatzaileari lan hori egina izan dela eta kenduak izan diren gaien norakoa frogatzen dituen agiri bat eman behar dako, eta horien botatzearen ardura du. Partikularrak mantentze zerbitzuaren hautua egiten ez baldin badu, SPANC zerbitzuak baliatzaileak hobi septikoa organismo onetsi bati hutsarazi dakola egiaztatu behar du.

Zaharberritzea

Urari buruzko legeko 31. artikuluak elkargoer baliatzaileentzat instalazioen zaharberritzeko eskumena emaiten die, uraren kutsadura saihesteko, obrak denen interesekoak bezala deklaratuz ; helburua ez da dena zaharberritzea, bainan lehentasuna diagnostikoan atzeman alde txarrener emaitea (sanotasun arazoa, ingurumenaren kutsadura, gune minberak...).
Zaharberritzea baliatzaileen borondatean oinarritzen da.