AHATSA ALZIETA BAZKAZANEHERRIA

AHATSA ALTZIETA BAZKAZANE

Eglise Saint Sauveur

Ahatsa-Altzieta-Bazkazane: izen horren luzetasunak ez du lurraldearen hedadura islatzen bainan 19. mende erdialdean bateratu ziren herri ezberdinak oroitarazten ditu.
Mintzaira arruntean, Ahatsak bakarrik du herri osoa ordezkatzen ; baina Altzieta eta Bazkazane beren berezitasunetaz harro dira eta bereziki beren kaperetaz: Altzietako Gurutze Saindua eta Bazkazaneko San Andres. Kaperetako hilerriak auzotarrendako dira bakarrik – kapera hauek zaharberritze bidean izanki.
Ahatsa nagusiki laborantza herri bat da, ardi edo behi esnedun eta haragitako behi hazkuntzari emana.
Bederen dozena bat langile enplegatzen dituzten bi enpresak baratzezaintza eta arrain hazkuntza sailekoak dira.
Ofiziale zonbaitzu (joste lantegia, tindu lanak, elektrikari, altzari maiasturu, iturgin, autotegi, hargin) ere badira Ahatsan. Azken hamarkada hauetan 300 bat bizitzaile herrian bizi dira.
Ama-eskola eta lehen mailako haurrak bost herri biltzen dituen pedagogia-bateratze batean eskolatuak dira; Kolegio eta lizeoak hurbil-hurbil izanki Donibane Garazin
Ahatsa-Altzieta-Bazkazane herri xarmagarria da" – Horra haurrek eta Ahastarrek xaramelatzen duten lelo bat

Ferme Idioinea
Eremua 14,64 km²
Herritarrak 320

Auzapeza : BIDART Jean Paul

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 AHATSA ALTZIETA BAZKAZANE

Tél : 05 59 37 31 63
Fax : 05 59 37 31 63
mairie.de.ahaxe(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Astelehena 14:00 18:00

Osteguna 9:00 12:00

Idazkaria
Stéphanie Maitia

Retour à la carte