ARNEGIDESKUBRITZEKOA

IBILALDIAK

URKULUKO GOTORLEKUA (deskubritze ibilaldia)

Urkuluko gotorlekua, Nafarroaren eta Baxenabarreren mugetan, erromatarrek, frankoek, Compostelako Jondoni Jakobeko beilariek baliatu zuten. Ibilaldi errex horrek Pirinioetako mendikatearen ikusmen miresgarria eskaintzen du, 1420 metratan gorenean den lekuarekin.

Hegantzako lepoa

Egun bateko kirol-ibilaldi ederra, Arnegiko herri barnetik Hegantzako leporaino, artzainen biziaren bihotzean. Ondarola auzotik jausten da, mugaz bi aldeetako ibarraren ikusmen panoramiko bikaina aurkituz.

3. maila
Luzetasuna 17 kilometrakoa
Desmaila 890 metrakoa
Iraupena 5 oren eta 40 minuta

Abialekua Arnegiko pilota plazan.

 

ONDAREA

Elizaren bisita

1656an eraikia izan zen elizak urrez apaindu erretaula baroko bat badu.
Bisitak egiteko ordutegia: astelehenetan 9:00 – 12:00 / ostegunetan 13:00 – 17:00
Gakoa herriko etxean eskuragarri

 

[Translate to Euskara:] sport

Kirola

Pilotazaleen edo ikasi nahi dutenen errezibitzeko, pilota plaza estali bat bada. Ekipamendu horren gakoa Michelen etxean (Laket Leku ostatuan) errekuperatzen ahal da.

Arrantza

Yvon ZILL jauna
Arrantzako lanbideen Formakuntza zentro Nazionaleko diplomadun Arrantzako Monitore Gida.
Guide Pêche 64 labelduna

TEL : 05 59 37 34 96
E-helbidea : yvon.zill@basquecountry-fishing-guide.com

www.basquecountry-fishing-guide.com

Ihizia

Inguramen xoragarrian ihiztatzen ahal da.

Astialdiak

Arnegiko bestak

Fama handiko besta horiek beti agorrilaren 15aren ondoko aste hondarrean hasten dira, 5 egunez iraunez.
Egitaraua:

 

  • usaiako zikiroa,
  • Arnegiko euskal dantza taldearen ikuskizuna,
  • herrien arteko jokoak,
  • pilota,
  • gau guziz, euskal musika talde hoberenek animatu dantzaldiak.

 

Harriet benta

Harriet benta Arnegiko herri barnean kokatua da, Errobi zeharkatzen duen nazioarteko zubiaren mugakide izanik. Alkohola, tabakoa, kontserbak, oroigarriak eta larrukiak saltzen ditu, prezio beste nihun baino merkeagoetan.
Arnegiko Errobia ikusmenean duen terrazan errezibitzen zaituztegu, nun eta etxeko sangria edo beste edozoin edari jastatzen ahalko baitituzue.
Urteko egun guziz idekia, sasoinean.
Sasoinetik kanpo, astearteetan hetsia.
Tel. 05 59 93 72 59