ARROSAHERRIA

Arrosa

Mugitzen den herria...

2 errobien elkargunean eta Larla eta Jara tontorren oinean kokatua den Baxenabarreko herria da. Arrosak XVII. eta XVIII mendeetako euskal etxeak eta berezko eliza atxikiak ditu.

Ibiltariek untsa ezagutzen duten Larla mendiak, gure arbasoen historia erakusten dauku, milaka urtekoak diren giza biziaren hatzekin.

Baserrialdeko herria izanik ere, ARROSAK beti berezitasun bat izan zuen, joan den mendean, industrializatua baitzen: meatzeak, artile garbiketa lantegiak, taninoaren ateratzea... 

Egungo egunean, laborantzak beti bere lekua badu bainan industrializazioak berea 3 sektoreko laner utzi die : ofizialegoa, saltegiak eta zerbitzuak.

Elkarte eta kultur bizi dinamikoa du eta urte osoan ekitaldiak proposatzen dauzkigu: ihauteriak, kabaret gaua, bestak, zinema (ostiral guziz). 

Badu zonbait urte herria bere geroaren antolaketan abiatua dela: trinketearen eraikuntza, sanotzea, alokatzeko bizitegien sortzea, etxe pertsonal multzoak eta populakuntzari zerbitzu anitzak.

Arrosa iruditan ezagutu webgune huntan :

aldudarrak-bideo.com/kanaldude/index.php

Fronton d'Arrosa
Eremua 18,43
Herritarrak 472

Auzapeza : ARRABIT Bernard

Herriko etxea :
Etsaba auzoa - 64780 Arrosa

Tél : 05 59 37 72 69
Fax : 05 59 37 72 69
mairie.arrossa(at)orange.fr

www.saintmartindarrossa.fr

Ordutegia

Lundi, Mardi, Jeudi et Samedi de 9h00 à 12h00.

Idazkaria
Agnés ERROTABEHERE

Retour à la carte