AZKARATEHERRIA

Azkarate

Donibane Garazitik 2 kilometratan, AZKARATE herriak 300 bizitzaile ditu.

Ekialdean, Izpura eta Ortzaize herrietatik berexten duen Errobiak, Hegoaldean, Garataineko pattarrak eta Uharte Garazi eta Lasa herriek, Mendebaldean Anhauze eta Irulegi herriek, eta, Iparraldean, 820 metra gorako Jara mendiak inguraturik, Azkaratek, soilik, 589 hektarako hedadura du, eta Baigorriko kantonamenduko herririk ttipiena da.  

Herri barnea gehienik pentzez osatua den laborantzako gune batez inguratua da. Osoki kabalen hazkuntzan ari diren hamabi etxalde badira, Manex buru beltz ardi esnedunak (udan mendiko alhaguneetara igaiten direnak), Akitaniako blonde arrazako behiak, eta bi baino gehiagotan, behi esnedunak hazten dituztenak.

Irulegiko mahastien AOC gunearen barnean kokaturik, lau mahastizainek mahastiak hegoaldera begira dauden terrazetan lantzen dituzte, Itahako pattarretan.

Bizitzaileen heren handi bat erretretadunek, ttipitzen ari den laborantzan ari diren bizitzaileek, eta zortzi ofiziale-merkatarik osatua da. 1987tik hetsi herriko eskola berriz antolatuz geroztik, Ikas Bi elkarteari alokatua da, eta horrek eskola elebidunentzat klase berdeen zentro bezala baliatzen du.

Herrian, hotel-jatetxerik ez da.

Herriko gela gaubeilendako, apairuendako edo beste aktibitateendako bilgunea da.

Oinarrizko zerbitzuak eta saltegiak biltzen dituen Donibane Garaziren hurbila dela eta, herria gune erakargarri batean kokatua da, eta berpizte bat ezagutzen du, herrian finkatu berri den jendetza baten heltzearekin, bai eta ere aterpe ahalmen handi batekin.

Hiru kanpaleku pribatuk, landetxeek, arrotz ganberek edo sasoineko alokatzeek, Azkarate, 1050 oheko aterpe ahalmeneko herri turistiko egiten dute.

Eremua 589
Herritarrak 310

Auzapeza : GALANT Jean-Michel

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Azkarate

Tél : 05 59 37 10 10
Fax : 05 59 37 10 10
mairie.ascarat(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Astelehenetan 9:15 - 12:15 12:45 - 14:45

Ostegunetan 9:15 - 12:15

Idazkaria
Christine BIDEGARAY

Retour à la carte