BANKAHERRIA

Banka

BANKA biziki erliebe patartsuko mendiko herria da ; horren goratasun ttipiena 230 metrakoa eta handiena 1278 metrakoa, “Laurina” tontorrean.

Giza biziaren hatz zaharrenak historia-aitzinekoak dira, “Ellorrietan” eta “Mehatzen” aurkitu mairu baratzeek erakusten duten bezala.

Meatzeetako eta metalgintza lana herriaren historian oinarrizkoa izan zen. 1756an, 400 presuna inguruk horietan lan egiten zuten. Herrian kobre mea ateratzen zen, oroz gainetik, herriko lurzorua horrez gainditua baitzen, bainan ere, auzo herrietatik jiten zen burdin mea urtarazten zuten, 1823an eraiki labe garaieraino garraiatua zena.

Meategietako lanaren loraldiaren ondoriozko jendetzaren garapenaren aitzinean, BANKA, luzaz Baigorriko auzo bezala kontsideratua izana, Burdinola deitua, 1793an zinezko herri bilakatu zen, oraiko izena 1874an hartu zuen, “Meatzeetako bankuen” oroitarazteko.

Bere eliza 1830an eraikia izan zen. Bide batek zeharkatzen duen pilota plazaren ezaugarri bereziak, herriaren seinale bereizgarri dira.

Joan den mendeko meatzeen hestetik geroztik, jendeek bereziki laborantza dute lanbidetzat, mendiratzen diren manex buru beltz eta buru gorri ardi esnedunen, Akitaniako blonde behien eta euskal urdeen ohiko hazkuntzan oinarritua.

Arrain hazkuntza aktibitatea herriaren jalgitzean finkatua da. Ofizialegoa zurgin baten jakintzan datza. Herrian, ahalmen urritasun bat baino gehiagoko 30 haurrer zuzendu artaetxe bat kausitzen da ; biziki inportantea da enplegua ibarrean atxikitzeko. Bukatzeko, 3 zentral hidroelektrikok ura baliatzen dute.

Eremua 49,60
Herritarrak 373

Auzapeza : OCAFRAIN Michel

Herriko etxea :
Herri barnea - 64430 Banka

Tél : 05 59 37 40 40
Fax : 05 59 37 40 40
mairie.banca(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Astelehenetik Ostiralera 9:00tik 12:00 arte, ostegunetan salbu

Idazkaria
Ramuntxo SAMALBIDE

Retour à la carte