BIDARRAIHERRIA

Bidarrai

Iparla

Bidarrai, 652 bizitzaileko baxenabartar herria, Iparla, Artzamendi eta Baigura mendi gainen oinean kokatua da. Baztango Aritzakun eta Urritzate ibar nafartarrekin mugakide da. GR10eko geldialdia eta hainbat ibilaldi handiren abiapuntu, Bidarraira anitz jende ur biziko kirolen egitera jiten da ere bai.

Nabe gaina XII. mendekoa duen eliza erromanikoaren bizkarrean, baratze gisa antolatua den hilerria kausitzen da, anitz hilarri borobilekin eta baxenabartar gurutze ederrekin. Errobi gainean, XIV. mendeko lau arkuko zubi bat bada. Bidarrain, leienda ederrak loratu ziren, Infernuko zubiarena eta Harpeko Sainduarena ; harpe hori gaitzak, bereziki negelak (ekzemak) senda ditzakeen ur sendagarriarentzat ezaguna da.   

Otxalde bertsulari eta Ganix Antxordoki kondrabandista famatuen herria da, horrez gain.

Laborantza da irabazpide nagusia  (berezikiago ardi hazkuntza), saltegiek (gasna, amuarrain, euskal bixkotxa salmenta...), ostatuek eta ofizialeek (hargintza, maiasturuntza eta beste) ere herria biziarazten dute.  

Elkarte biziko hamar elkarte dinamikok herria girotzen dute, eta uztaileko Bidarraiko besten fama handia da.

Iparla
Eremua 38
Herritarrak 652

Auzapeza : ANCHORDOQUY Jean Michel

Herriko etxea :
Pilota plaza - 64780 Bidarrai

Tél : 05 59 37 71 51
Fax : 05 59 37 71 51
mairie.bidarray(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Asteartetik ostiralea 9:00 - 12:00 13:30 - 18:30

Ebiakoitz goizetan 9:00 - 12:00

Idazkaria
Laetitia Anné

Retour à la carte