DONAZAHARREHERRIA

Donazaharre

Le lavoir

Ur biziz eta protohistoriako hatzez zedarritu mendiz inguratua, Donazaharrek Garaziko ordokiaren sargian kokaleku estrategikoa izan zuen. Erromanoak J.K. aitzin 15. urtean han finkatu ziren, IMUS PYRENAEUS (Pirinioen oina) izenpean antzinaroko dokumentu batek izendatu zuen bide-geldialdi baten jartzeko. TOBIE Jaunak 1965 urtean aurkitu eta 1984an Monumentu Historiko bezala sailkatu gune hortako miaketen bidez, bainu-etxeen eta muble anitzen azaleraztea ahalbidetu zuten (anforak, piezak, berina, zeramikak,...). Aurkikuntza horiek, ondoan eraiki bisitatzen ahal den museoan erakutsiak dira.  Ekialdeko Pirinioetako Arkeologia Taldeak (GAPO) animazio arkeologiko polo baten hasteko egitasmoa badu. Proposatuak izanen diren aktibitateak miaketa simulazioak, silex harriaren lanketa edo galo-erromanoen garaiko biziaren inguruko animazioak izanen dira. Poloa berantenaz heldu den udako zabalduko liteke eta denentzat izanen da: haurrak, eskolak, astialdi zentroak, familiak.

Lauribarre errekaren ezkerreko hegian, Donibane Urruti kapera hondatua XI.tik XIII. mendera Garaziko herri nagusi izanaren parrokiako lehengo eliza da.

Toki hartan, Jondoni Jakobeko beilarien otoitz leku, aterpe eta ostatu parrasta izan zen ; batzuk oraino diraute.

Bisitatzen ahal diren lekuen artean, Urrutiako Jondoni Petri kaperaz gain, Usakoko Jondoni Petri, oraiko parrokiako eliza, bere portale erromaniko biziki ederrarekin, Aphate Ospitaliako Jondoni Bladi kapera, bai eta Maddalenaren edo « Gordearen » eliza badira.

10 kilometrako ibilbide gezitu batek gune guzietara eramanen zaituzte

(esku orria eskuratu).

Dudarik gabe, IRATIKO oihanaren atean den Donazaharren gelditzeak bozkarioz beteko zaituzte. Anitz gauza ezagutzen ahalko dituzue oraino: PEKO EIHERA 13. mendeko ur eihera, eltzegintza lantegia eta saltegia, herri barne antolatua, etxez, saltegiz eta enpresaz azpatu karrika nagusia. Hogoita hamar bat enpresa badira herri osoan, 100 langile baino pixka bat gehiago lanarazten dituztenak, horien artean, eskualdeko ohiko sukaldaritza proposatzen duten bi jatetxe, eta ezin hobeko errezibituko zaituzteten bi kafetegi-ostatu. Bi harategi urdaitegik proposatu eskuz egin ekoizpenak eta Iratiko bidean ekoiztua den baserriko behi gasna ezin hobea jastatzekoak dira.

Aterpeak ez dira eskas: hotel bat, 2 kanpaleku, arrotz ganberak, landetxeak, bai eta apartamenduak ere.

Eremua 11,64
Herritarrak 880

Auzapeza : EYHERABIDE Pierre

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Donazaharre

Tél : 05 59 37 09 10
Fax : 05 59 37 91 10
mairie.saintjeanlevieux(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Egunero 9:00 - 12:30

Idazkaria
Pascale ALDACOURROU

Retour à la carte