DUZUNARITZE-SARASKETAHERRIA

Buzunaritze Sarasketa

Duzunaritze eta Sarasketa administratiboki bi entitate desberdin ziren, bainan Erdi Aroan, parrokia bakar bat osatzen zuten, 1841 arte. Urte hartan, herri bakar batean bildu ziren (1841ko maiatzaren 28an agertu 1841ko maiatzaren 12 errege manamenduaren bidez).

Duzunaritze izenaren etorkia, Jean-Baptiste Orpustanen arabera, landaredian xerkatu behar da: “Buzun”, edo burzuntza eta “haritz”, hitz elkartze horrek “burzuntzezko hariztoia” erranahi bitxia badu ere. Sarasketa izenari dagokionez, “sahatsen lekua” erran nahi du (sarats, -eta leku atzizkiarekin).

Duzunaritze-Sarasketa baserrialdeko herria da, irabazpide nagusia laborantza duena, alabainan, kalitatezko ofizialego batekin.
Gamiako lepoan gune ohargarri bat badu, gure herriko aniztasun guzia 360°tan ikusmenean duena. Leku hortan, izen bereko hotel jatetxe bat kausituko dugu, partikulazki ihizi denboraldiko sukaldaritzarentzat famatua.
Apateko gaztelua, etxe pribatua, 1328 palazio eta 1360 jaurgo bezala aipatua. Kanpoaldea homogeneoa du, lau dorre biribil berdin-berdinekin.
Sarasketan zen, Etxeparia etxean, ETXEPARE apeza sortu, egundaino ezaguna den lehen euskal idazlea, Linguae Vasconum Primitiae obra idatzi zuena.

 

Eremua 1204
Herritarrak 183

Auzapeza : POYDESSUS Philippe

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Buzunaritze Sarasketa

Tél : 05 59 37 15 15
Fax : 05 59 37 15 15
mairie.bussunaritz(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Asteartetik ostegunera 09:00 - 10:00

Idazkaria
OILLARBURU Jean-Bernard

Retour à la carte