GAMARTEHERRIA

Gamarte

Garazi-Baigorri herri elkargoaren lurraldearen ekialdean kokatua, Gamarte izenak, ur burdintsua duen artea erran nahi du (Gamea eta arte). Larzabaleren (3 km) eta Donibane Garaziren (10 km) arteko kantonamenduko lehen herria da.

Herri barnean, Dolainti (San Laurendi) Erdi Aroko eliza aurkitzen da, kalostraren azpian Herriko Etxea gerizatzen duena.

Galtxetaburuko gurutzea, Monumentu Historiko bezala sailkatu eraikina, Xiberoaren eta Lapurdiren arteko urruntasun berdinean kokatzen da.

Bidegurutzeko elementu hori sinplea da: gainean Kristo bat duen enbor luze bat, bere oinean harri meta ttipi bat duena.

Primaderako egun ederretan, Compostelako Jondoni Jakobeko bidetik pasatzen direlarik, ibiltzaile anitzek Gamarte herriko paisaia berdedunak deskubritzen dituzte.

Herri barnea, inguruko bi mendiren artean kokatua da: Orgamendi eta Eheta.

Herriaren ekialdean, gisuzko bi tontor agertzen dira, bietarik bat Gaztelharri deitua.  

Gaztelharriko historiari buruzko hipotesia eta leienda bat baino gehiago bada: XII. mendean eraiki Rocabrun izeneko gaztelua zela, herriko bizitzaileendako aterpea zela: muinoa harriekin igaiten zuten, Gamartetik iragaiten ziren ohoin harrapakariengandik gerizatzeko...  

Ekonomia mailan, laborantza oraino bizirik da ardi eta behi hazkuntzarekin: gasna eta esneki ekoizpena, kiwigintza laborantza biologikoan...

Bi enpresa Gamarten finkatu ziren: muble fabrika bat (Pago 64) eta zerri eraldaketa enpresa bat (Elizaldia etxaldea).

Eremua 9,91
Herritarrak 105

Auzapeza : BICAIN Jean Michel

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Gamarte

Tél : 05 59 37 15 24
mairie.gamarthe(at)wanadoo.fr

Ordutegia

Astelehenetan 8:30 12:30 & 14:00 18:00

Ostegunetan 8:30 12:30

Idazkaria
Eva ARGAND

Retour à la carte