IRULEGIHERRIA

Irulegi

Les vignes d'Irouléguy

IRULEGI, azkarki hedatuz doan herria da, 240 bizitzailetik 300 izaitera pasatu baita azken erroldan, heldu denean, 350 ingurura iganen dela aitzinetik ikusia da. 5 auzotan banatu herriak ibarreko gaineko zatiaren eta Garaziko, eta ekialdean Baigorriko ibarren arteko junta egiten du.
1397an, Orreagako fraideek prioretxe bat altxatu zuten eta mahastigintzaren kultura garatu. IRULEGIk 1953an sor markako (A.O.C.) arno famatuari izena emanen zion.
Herriak bere ondarearen begiratzen jakin du (prioretxe zaharra eta hilarri biribilak, XII. mendeko Sorhoetako kapera, trikuharriak, lehengo pilota plaza etab...). Bizitegi galde gero eta handiagoari buru egiten jakin du ere, alokatzeko apartamenduak eta bazter herrixka berri bat sortuz, hamar bat etxe pertsonalekin. Herri barneko antolaketak eguneroko bizi ingurunea hobetu du, eta mahastizaintzako ondarea ardatz duen lagun arteko turisten errezibitzea plantan ezarri. 

Vue généraleChapelle Sorhouet
Eremua 9,38
Herritarrak 290

Auzapeza : IRUME Jacques

Herriko etxea :
Herri barnea - 64220 Irulegi

Tél : 05 59 37 17 96
Fax : 05 59 37 95 55
mairie.irouleguy(at)orange.fr

Ordutegia

Astearteetan 08:30 - 12:30 14:00 – 18:00

Ostegunetan 8:30 - 12:30

Ebiakoitzetan 8:30 - 12:30

Idazkaria
Sylvie WINCKERT

Retour à la carte