IZPURADESKUBRITZEKOA

Ibilaldi bat...

Arradoiko eremuak piknikatzeko eta barbakoa egiteko tokia duen ikuspegi panoramikoa eskaintzen dautzue. Izpuran ibilaldi egun bat... 7 kilometra baserrialdeko bide eginez Arradoiko mendi mazeletan, mahastietan zehar ibiliko zirezte, oinez edo astoz : zuen haurrak loriatuko dira (Arradoiko astoak Tel. 0559370623).
Arradoiko piknikatzeko tokian, barbakoarekin, mahaiekin, eta jarlekuekin antolatuan geldituz, Donibane Garaziko ibar ikusgarria miretsiko duzue.

Bazkaltzeko

Bazkaltzeko, Arradoiko jatetxe hauta, Olivier Chevalierek jaki gozoak sukaldatuko dauzkizue.

ARRADOIKO JATETXEA
Olivier CHEVALIER
Herri barnea
05 59 37 06 01

Arno sotoen bisita

Arratsaldez, ibilbidean kausitzen diren 4 arno sotoak bisitazkizue hainbat  jabegok ekoizten duten  Irulegiko AOC arnoa jastatzeko eta botila on batzuen eramaiteko.

ABOTIA JABEGOA

XVIII. mendeko etxea da, Donibane Garazi eta bere Zitadelaren ondoan da eta Pirinioetako kateez inguratua. Arno jastatzea eta salmenta egunero lan orenetan - Igandeetan, pesta egunetan eta mahats biltze garaian hitzordua hartuz.

05 59 37 03 99
abotia(at)wanadoo.fr
www.abotia.fr

BORDAXURIA JABEGOA

Bordaxuria Donibane Garaziren parean dago, ARRADOIko mazela patartsuetan. 7 hektarea mahasti baditu, denak terraza moldean landatuak (topografia "aulkietan" antolaturik). Landatzeko sistema horri esker, mahastiak % 40 baino gehiagoko patarretan finkatu ahal izan dira.

05 59 37 96 49
contact(at)domaine-bordaxuria-larraldea.com
www.domaine-bordaxuria-larraldea.com

BRANA JABEGOA

Arradoiko mendi mazeler bizkarrez eta Orreagako lepoaren parean den dorreak, arkitektura nafartar garbienarekin eraikia izanki, lurpeko arnogintza soto bat badu. Bisitak egunero Uztailaren 1etik Buruilaren 15 arte, 10:00etatik 12:00 arte eta 14:30etatik 18:30 arte.

Jai Alaiko etorbidea, 3 bis
64 220 Donibane Garazi
05 59 37 00 44
brana.etienne(at)wanadoo.fr
www.brana.fr

MOURGUY JABEGOA

Mendi mazelan terraza gisan landatu mahastiaren ikusmen miresgarri panoramikoa. Sotoaren bisita, jastatzea eta salmenta Maiatzetik Urria arte, Astelehenetik Ebiakoitzera 10:30tik 12:30 arte eta 14:00tik 19:00 arte. Azarotik Apirilera hitzordua hartuz. Mahastiaren ezagutzaren zabaltzeko parada: ibilaldiak astoekin mahastietan barna (erreserbatuz).

MOURGUY Familia
05 59 37 06 23
domainemourguy(at)hotmail.com
www.domainemourguy.com

IZPURAN LO EGITEKO

Ondotik, Izpurako eskapaldi hortarik pausatzeko, Izpurako aterpeak eta landetxeak badituzue, ikus webgunea : www.gites64.com, edo turismoko apartamendu antolatuak, ikus webgunea : www.terre-basque.com, horiek denek zuentzat ateak zabalik dituzte.